26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VIANA

C mailako administrari-ofizial lanpostuetarako izendapena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

Aztertu egin da María Luz Fernández Mendaza eta María Carmen Mendaza Arteaga andreek eta Fernando Del Prado Abadia jaunak aurkeztutako dokumentazioa, lehen, bigarren eta hirugarren tokian, hurrenez hurren, baitaude epaimahaiak igorri duen proposamenean (2006ko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 11koa) Vianako Udalaren zerbitzuko C mailako hiru lanpostutarako administrari-ofizial izendatzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe.

Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioak deialdian eskatzen denari dagozkiola.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki da:

1.1._María Luz Fernández Mendaza eta María Carmen Mendaza Arteaga andreak eta Fernando Del Prado Abadia jauna Vianako Udalaren zerbitzuko C mailako administrari-ofizial izendatzea.

2._Izendapen hori 2006ko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 11n, argitaratu deialdian ezarritako baldintzei jarraikiz egin da, eta ondorioak izanen ditu lanpostuen jabetza hartzen denetik.

3._Lanpostuak Administrazioko C mailako ordainsariak izanen ditu, gehi Vianako Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

4._Deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuek hilabeteko epea dute lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaienetik aitzina.

Vianan, 2007ko otsailaren 15ean._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0702866