26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAITZ

2007ko karga-tasak

Udalbatzak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, hau erabaki zuen, aho batez, 2006ko abenduaren 15eko bilkuran:

1._2007ko ekitaldirako karga-tasak, indizeak eta ehunekoak ezarri dira. Hona hemen:

Hirilurreko kontribuzioaren tasa: %0,24.

Landalurreko kontribuzioaren tasa: %0,67.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren tasa: %3.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren taulei jarraituz, ehuneko 2,5 aplikatuko zaie aldi guztiei. Talde guztietako zerga tasa: ehuneko 12.

Planeko aldaketa puntualen espedienteak tramitatzeko tasa: 300 euro.

Ordezko betearazpenak: tasa,ehuneko 125.

Etxabean aparkatzeko lekuaren alokairua. Urteko kuota: karabanak: 423'73 euro; motorrak: 144'24 euro; atoiak eta autoak: 216'36 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0702724