26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailuak espaloian barna sartzeko tasa (pasabideak)

Honen bitartez, Noain-Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie pasabidearen 2007ko tasa borondatez ordaintzeko epea 2007ko martxoaren 1ean hasiko dela eta bukatu, berriz, 2007ko martxoaren 31n.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %10eko errekarguarekin kobratuko da. Aldi hori iragandakoan, ordainagiriak Derrigorrezko Dirubilketako Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2007ko martxoaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702450