26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

342/2007 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laura Barriuso Lapresa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Uztailaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargugabetzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendariak eta Erizaintza Unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Laura Barriuso Lapresa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Elizondoko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesatuak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0702802