26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2006ko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Doneztebeko Udal Planeko eraikigarritasuna neurtzeko irizpide bat sartzeko ordenantzari dagokiona; betiere, Doneztebeko Udalak eginiko proposamenari eta espedientearekin batean aurkeztu den dokumentazio teknikoari, Francisco Francés Olloqui arkitektoak prestatuari, jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2006ko azaroaren 20an._Alkate udalburua, José Ramón Etxebeste Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L0702926