26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduko 9.b) artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2007ko otsailaren 12an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduko 9.b) artikulua aldatzeko proposamena, arartekoak bidalitakoa ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko azken xedapenetatik lehenak ezarritakoari jarraituz Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek aldaketa hori dela-eta eginiko ohar-txostena kontuan harturik, hona

ERABAKIA:

1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduko 9. artikuluko b) letra aldatzea, honako testu hau izan dezan:

"b) Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren eginkizunak betetzea, hark eginkizunak betetzerik ez duenean edo aldi baterako kanpoan dagoenean. Halaber, arartekoak kargua uzten duenean behin-behinekoz haren ordez arituko da, Parlamentuak hautatutako ararteko berria karguaz jabetzen den arte.

Azken kasu horretan, atxikiaren kargua hutsik baldin badago, arartekoak jardunean segituko du, titular berria karguaz jabetzen den arte.

2. Erabaki hau "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Onetsitako aldaketak indarra hartuko du aldizkari hartan argitaratu eta biharamunean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: F0703158