26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

2004ko maiatzaren 10ean Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 20ko 2833/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidari izateko 12 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2006ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 15ekoa).

José Luis Bujanda Azcona, Liher Fernández Liberal, Salvador Rodríguez Villar eta Francisco Javier Urbe Amezqueta jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Paratutako errekurtsoen kopiak interesatuen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0702738