26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

110/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako "Industria siderometalurgikoa" sektorerako lan hitzarmenaren (espediente zenbakia: 11/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 25ean sartu da Industria Siderometalurgikoaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 54/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Industria siderometalurgikoa" sektorearen (kodea: 3106805) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO "INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA" SEKTORERAKO 2004, 2005, 2006 ETA 2007RAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAN (2004ko uztailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) INDARRA IZANEN DUEN LAUGARREN URTERAKO (2006) XEDATUTAKOA APLIKATZEKO AKORDIOA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 19an.

Bildurik:

Nafarroako Industria Siderometalurgikoetarako 2004., 2005., 2006. eta 2007. urteetarako Hitzarmen Kolektiboa interpretatzeko Batzorde Mistoaren lehendakariak zuzendurik, hura osatzen duten kideak bildu dira, Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CC.OO.) sindikatuek eta Asociación de la Pequeña y Mediana Empresa del Metal de Navarra (APMEN) eta Asociación Navarra de Empresarios del Metal (ANEM) enpresaburuen elkarteek izendaturik.

Hauxe adierazi dute:

Gobernuak 2007rako aurreikusten duen KPIaren zifraren berri ofizialik ez denez, ez dagoela oinarririk urte horretan automatikoki aplikatu beharreko gehikuntza zehazteko, Hitzarmenaren 39-A) artikuluaren bigarren epigrafean ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, aipatu 39-A) artikuluaren bigarren epigrafeko bigarren lerroaldean aurreikusitakoa sartzen da jokoan, eta Batzorde Mistoari dagokio KPIaren datuaren ordez kontuan hartu beharreko zifra, eta horretarako %2ko zifra hartu dute.

Aurreko adierazpenetan oinarriturik, Batzorde Mistoko kideek,

Erabaki dute:

1. 2007rako, 2006an esleituriko batez besteko banakako soldata gordinek, homogeneotasunez eta enpresetan dagoen soldata-egitura aldatu gabe, %2,75eko igoera izanen dute.

2. Lanbide-taldeen soldatak _18 urtetik gorako langileentzat, salbu eta enpresari prestakuntzako edo praktiketako kontratuen bidez loturik daudenenak_ honako hauek izanen dira:

7. taldea: 16.627,42 euro.

6. taldea: 17.486,07 euro.

5. taldea: 17.954,42 euro.

4. taldea: 18.500,80 euro.

3. taldea: 19.125,27 euro.

2. taldea: 19.671,68 euro.

1. taldea: 20.218,07 euro.

3. Hitzarmen Kolektiboaren testuko 40. artikuluari dagokionez, pizgarririk ez dutenen osagarria 73,80 euro izanen da hilean.

4. Hitzarmen Kolektiboko 41. artikuluarren 1. lerroaldea honela gelditzen da:

Bakoitzaren errendimendua honako hau izanen da 60 lan egunetan: 68 BEDAUX, 85,25 CREA edo 114,68 C.N.P.

Prestakuntzako edo praktikaldiko kontratu bidez loturik ez dagoen 18 urtetik gorako langile bakoitzaren ordainsari gordina, guztira, goragoko 2) akordioan lanbide-talde bakoitzarentzat ezarritakoa izanen da gutxienez.

5. Jarraibide gisa, hirurtekoek honako balio hauek izanen dituzte:

1. 116,99 hirurtekoa:

2. hirurtekoa: 233,95 euro.

3. hirurtekoa: 409,35 euro.

4. hirurtekoa: 526,20 euro.

5. hirurtekoa: 584,50 euro.

6. hirurtekoa: 760,46 euro.

7. hirurtekoa: 818,62 euro.

8. hirurtekoa: 877,11 euro.

Hortik aurrerakoak: 59,98 euro.

6. Hitzarmen kolektiboko 47. artikuluari dagokionez, bidaia eta dietei buruz alegia, honako hauek ezartzen dira:

Dieta osoa 32,46 eurokoa izanen da, salbu eta bidaia hiru egun baino gutxiagokoa bada; izan ere, kasu horretan dieta 39,53 eurokoa izanen da.

Dieta erdia 18,81 eurokoa izanen da.

7. 2007n prestakuntzan aritzeko kontratatzen diren langileen eta ikastunen ordainsari bakarrari dagokionez, ezin izanen da honako kopuru gordin hauek baino txikiagoa izan:

Lehen urteko prestakuntza-kontratua duten langileak: 492,53 euro.

Bigarren urteko prestakuntza-kontratua duten langileak: 584,69 euro.

8. Hitzarmenaren edukiak aldatu gabe jarraituko du indarrrean, aurreko egokitzapenek aldarazten ez duten guztian.

9. Enpresek 2007ko martxoaren 31 arte izanen dute epea, akordio honen aplikaziotik sor daitezkeen soldata-atzerapenen ordainketa erregularitzatzeko.

Eta horrela ager dadin, akta hau egin da, bildu diren erakundeek sinatua, goian aipatu tokian eta egunean.

Batzordeburua, sinadura ulertezina. A.P.M.E.N., U.G.T., A.N.E.M. eta CC.OO.ren ordezkariak, sinadura ulertezinak.

Iragarkiaren kodea: F0701943