26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

109/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Lan zuzendari nagusiak emana, 2006rako Nafarroako "Industria siderometalurgikoa" sektorerako lan hitzarmenaren (espediente zenbakia: 10/2007) soldatak berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Departamentu honetan 2007ko urtarrilaren 25ean sartu da "Industria Siderometalorgikoa" sektorearen hitzarmenaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 54/2004).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Industria siderometalurgikoa" sektorearen (kodea: 3106805) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO "INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2006KO SOLDATEN ALDAKETA

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 19an.

Nafarroako Industria siderometalurgikorako 2004., 2005., 2006. eta 2007. urteetarako lan hitzarmen kolektiboaren presidentearen zuzendaritzapean bildu dira negoziazio mahaia osatzen duten kideak, sindikatu hauen ordezkariak: Unión General de Trabajadores (U.G.T.) eta Langile Komisioak (CC.OO.) eta enpresaburuen elkarte hauenak: Asociación de la Pequeña y Mediana Empresa del Metal de Navarra (A.P.M.E.N.) eta Asociación Navarra de Empresarios del Metal (A.N.E.M.) eta

Hauxe adierazi dute:

Lehenengoa: jakinik 2006rako Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) benetakoa %2,7koa dela behin-behinekoz, Hitzarmen Kolektibo horretako 39. artikuluko B) idatz-zatiko a) lerroaldean xedaturikoa betetzeko, bidezko da 2006rako soldaten berrikuspena behin-behinekoz egitea.

Bigarrena: jakinik 2006. urteko benetako KPIa behin-behinekoz %2,7 dela, soldatak %0,7 gehituko dira.

Zenbateko horretan egiten den aldaketa hitzarmenean aldagarri direla esaten den kontzeptu guztietan ezarriko da, betiere 2005ean izan zezaketen batez besteko balioan eta zenbatekoan, zeina oinarritzat hartu baitzen 2006. urteko hasierako igoerak aplikatzeko.

Hirugarrena: Metalaren Hitzarmenaren 2006. urterako soldaten taula, berrikuspena aplikatu ondoren, akta honen eranskinean ematen da.

Laugarrena: soldaten aldaketa behin betiko finkatzeko, EINek berretsi beharko du 2006. urteko behin betiko KPIa %2,7 dela.

Gero, behin betiko finkatzean, KPI handitu edo gutxitu bada, enpresek behin-behineko aldaketa honen ondorioz pagatutako dirua doituko dute eta 2006rako benetako KPIari lotuko zaizkio.

Bosgarrena: soldaten berrikuspenak 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, enpresan urte osoan iraunez gero.

Urte osoan aritu ezik, lanean 2006. urtea hasia zela hasteagatik edo urtea bukatu aurretik uzteagatik, berrikuspena lanean emandako denboran kobratutako diruari aplikatuko zaio.

Seigarrena: Soldaten berrikuspen honen ondorioz langileei ordaindu beharreko zenbatekoa 2007ko lehen hiruhilekoan ordainduko diete enpresek.

Eta horrela ager dadin, akta hau egin da, bildu direnek sinatua, goian aipatu tokian eta egunean.

Batzordeburua, sinadura ulertezina. U.G.T., A.P.M.E.N., CC.OO. eta A.N.E.M.en ordezkariak, sinadura ulertezinak.

NAFARROAKO "INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATEN TAULA, 2005EKO ABENDUAREN 31N

39. artikuluaren B) idatz-zatiko a) lerroaldean aurreikusitako soldaten aldaketa ezarri ondoren

BERRIK. BAINO LEHEN BERRIKUSI ETA GERO

(euroak) (euroak)

39. artikulua, C) idatz-zatia eta 70. artikuluko 1. araua.

7. taldea 16.072,91 16.182,41

6. taldea 16.902,93 17.018,08

5. taldea 17.355,65 17.473,89

4. taldea 17.883,82 18.005,65

3. taldea 18.487,46 18.613,41

2. taldea 19.015,64 19.145,19

1. taldea 19.543.82 19.676,96

40. artikulua. Pizgarri gabeziaren plusa. 71,34 71,83

Hiruhilekoetako gutxieneko balioak

44. artikulua. Antzinatasuna.

1. hirurtekoa 113,09 113,86

2. hirurtekoa 226,15 227,69

3. hirurtekoa 395,71 398,40

4. hirurtekoa 508,66 512,12

5. hirurtekoa 565,01 568,86

6. hirurtekoa 735,10 740,11

7. hirurtekoa 791,32 796,72

8. hirurtekoa 847,87 853,64

Hortik aurrerakoak: 57,99 58,38

47. artikulua._Bidaiak eta dietak.

31,39 31,60

38,22 38,48

18,18 18,31

48. artikulua, A idatz-zatia

Prestakuntzarako langileen soldatak

Lehen urteko prestakuntzako langileak 476,11 479,35

Bigarren urteko prestakuntzako langileak 565,20 569,05

Iragarkiaren kodea: F0701942