26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

42/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Nafarroako Gobernuaren Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006/2007 ikasturtean musikako goi mailako ikasketak egiteko beken deialdia bukatutzat ematen duena (Azaroaren 9ko 1154/2007 Ebazpena).

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak, deialdiaren arauetako 4.1. puntuan aurreikusitako esleipen batzordeburua den aldetik, txostena aurkeztu du eta idazpuruan aipatu deialdia bukatutzat eman dadila proposatu. Txostenarekin batera, esleipenen eta ukapenen zerrenda ageri da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Dirulaguntza jasoko dutenen zerrenda onestea, 2007/2006 ikasturtean musikako goi mailako ikasketak egiteko beken deialdiko 4.3 puntuaren arabera (azaroaren 9ko 1154/2006 Ebazpena). Ondoren ematen da.

Berriztapena:

Izar Martínez Amézqueta. NANa: 44.626.831-T.

Ukapenak: bakarrik ere ez.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzen Atalari, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Arte Irakaskuntzaren Bulegoari eta laguntza esleitu zaienei, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0701637