26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ANTSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

1. Salaketaren jakinarazpena argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, interesatuak isuna %30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1.500 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:00etatik 14:30ra.

5. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

Antsoainen, 2007eko urtarrilaren 31n._Alkatea, Alfredo García López.

2006/812 USUA ZUGARRONDO GOÑI NA-4168-BB LAPURBIDE, (6 ZK. PAREAN) 2006-11-02 19:50 60,00 0 - 91. 2M -

2006/813 JOSE JAVIER MORA LORENTE 6643 DTK DIVINA PASTORA,-LERIN ZEHARKALEA 2006-11-17 12:30 60,00 0 - 91. 2M -

2006/814 PABLO SANZ FERNANDEZ NA-5917-AD HARROBIETAKO ZEHARK. HARROBIAK 2006-11-23 20:42 100,00 2 - 94. 1 -

2006/815 PEDRO CARAZO PALACIOS 0384 BTW LAPURBIDE, 3 2006-11-23 19:50 60,10 0 - 94. 2 -

2006/816 BERNABE JIMENEZ AMAYA NA-2634-AJ ARTURO KANPION, 4 2006-11-27 17:10 100,00 0 - 91. 2G -

2006/818 IVAN RAFAEL SANAGUANO MONCAYO NA-1993-BC ARTURO KANPION, 6 2006-11-27 17:19 100,00 0 - 91. 2G -

2006/819 JAMES BARONA CAMPAZ NA-1895-SH LAPURBIDE, 1 2006-11-27 17:48 60,00 0 - 91. 1 -

2006/838 JOSE RAMON ZABALZA IZPURA NA-1239-AV LAPURBIDE, 3 2006-11-22 14:50 60,00 0 - 91. 1 -

2006/840 JOSE MARIA ASTARBE UBETAGOYENA VI-4992-Y LAPURBIDE, LERIN 2006-11-28 17:55 60,10 0 38. 3 94. 2 -

2006/842 JOSEFA VIEDMA MUÑOZ 3501 DFH LERIN, LERIN ZEHARKALETIK 2006-11-28 17:52 60,00 0 - 91. 2. M -

2006/846 IVAN RAFAEL SANAGUANO MONCAYO NA-1993-BC HARROBIETAKO ZEHARK., 6 2006-12-16 15:28 60,00 0 - 94. 2 L -

2006/848 FRANCISCO JAVIER RASTROLLO GALAN 0592 BMN DIVINA PASTORA-UDALETXEKO PLAZA 2006-12-18 21:20 60,00 0 38. 3 91. 2. M -

Iragarkiaren kodea: L0701792