26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

20/2007 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak jendaurrean paratzeko epea bukatutzat eman eta haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abenduaren 15eko 180/2006 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaez desjabetzeko prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:

1.A alegazioa: Esperanza Zabaleta Oficialdegui andreak alegatzen du AR-86 finka (6. poligonoko 1196 lurzatia) berea dela; María Carmen Sola Núñez andreari erosi izanaren titulua aurkeztu du eta lurzatiaren desjabetze osoa eskatzen du, uste baitu gelditzen den zatia ez dela nekazaritzaren aldetik bideragarria.

Erantzuna: Onartu egiten da AR-86 finkaren jabetzari buruzko alegazioa eta, hortaz, hemendik aurrera hura desjabetzeko prozesua alegazio egilearekin eginen da. Lurzatiaren gainerako zatia desjabetzeko eskaerari dagokionez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 23. artikuluarekin bat, alegazioa onartzen da, eta, beraz, 6. poligonoko 1196. lurzatia oso-osorik desjabetuko da.

1.B alegazioa: Rufino Larrea Ganuza jaunak alegatzen du AR-81 eta AR-82 finketan (6. poligonoko 1185A eta B lurzatia) nekazaritzaren aldetik bideragarriak ez diren eremuak gelditzen direla, eta, ondorioz, lurzatia oso-osorik desjabetzeko eskatzen du.

Erantzuna: Alegazioa ez da onartzen, eta, hortaz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, prezio justua finkatzen denean, haren barruan sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina.

1.C alegazioa: Celestino Larrea Zabaleta jaunak alegatzen du AR-69 finka (5. poligonoko 943. lurzatia) berea dela; Saturnino Ripero Iriarte jaunari erosi izanaren titulua aurkeztu du eta lurzatiaren desjabetze osoa eskatzen du, uste baitu gelditzen den zatia ez dela nekazaritzaren aldetik bideragarria.

Erantzuna: Onartu egiten da AR-69 finkaren jabetzari buruzko alegazioa eta, hortaz, hemendik aurrera hura desjabetzeko prozesua alegazio egilearekin eginen da. Lurzatiaren gainerako zatia desjabetzeko eskariari dagokionez, alegazioa ez da onartzen, eta, hortaz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, prezio justua finkatzen denean, haren barruan sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina.

2. alegazioa: Angel Recarte Ganuza jaunak alegatzen du proiektuak 4. poligonoko 735. lurzatiko AR-7 eta AR-8 finketan duen eraginak, "Artaxoako presa" izeneko proiektuak lurzati bereko ART-22, ART-23, ART-24 eta ART-38 finketan izan zuenarekin batera, landu ezineko bihurtu dituela eta, beraz, finka oso-osorik desjabetzeko eskatzen du.

Erantzuna: Alegazioa ez da onartzen, eta, hortaz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, prezio justua finkatzen denean, haren barruan sartuko da lurzatiaren zati bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina.

3. alegazioa: Jesús María Berástegui Mendióroz jaunak alegatzen du AR-31 finka (5. poligonoko 804. lurzatia) berea dela; Margarita eta Luis Lorea Vélez jaun-andreei erosi izanaren titulua aurkezten du.

Erantzuna: Onartu egiten da AR-31 finkaren jabetzari buruzko alegazioa eta, hortaz, hemendik aurrera hura desjabetzeko prozesua alegazio egilearekin eginen da.

4. alegazioa: Ignacio Berástegui Zabalegui jaunak alegatzen du AR-129, AR-130 eta AR-131 finkak (8. poligonoko 547. lurzatia) bereak direla; baimen judiziala eta salerosketa kontratu pribatua aurkezten du.

Erantzuna: Onartu egiten da AR-129, AR-130 eta AR-131 finken jabetzari buruzko alegazioa eta, hortaz, hemendik aurrera hura desjabetzeko prozesua alegazio egilearekin eginen da.

Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea, azalpen zatian adierazi moduan.

2. Behin betikoz onestea "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

3. "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei banakako zitazioaren bitartez dei egitea, martxoaren 12, 13, 14, 15 eta 16an Artaxoako eta Tafallako udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Artaxoako eta Tafallako udaletxeetako iragarki-oholetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

6. Ebazpen hau alegazio egileei, Artaxoako eta Tafallako Udaletara eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari igortzea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 16an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0702927