26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

259/2007 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten dira Helduentzako Hezkuntzaren eremuko sei lanpostu zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdiaren arauak. Lanpostu horiek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioek beteko dituzte, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako "Félix Urabayen" institutuan, Iruñean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak xedatzen duenez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaitasunak eta ezagutzak lortu nahi dituzten helduek beren baldintza eta beharrei egokitutako eskaintza izanen dute. Eskaintza hori mugikortasun eta gardentasun printzipioetan oinarrituko da eta gauzatzen ahalko da bertaratu egiten den modalitatean nola urrutiko hezkuntzaren bidez.

Abenduaren 1631/2006 Errege Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen ditu. Lehenbiziko xedapen gehigarriak, helduentzako hezkuntza aipatzen duenean xedatzen du, ezagupenak bereganatzeko malgutasuna laguntzeko, mugikortasuna errazteko eta bestelako ardura eta jarduerekin bateragarri egiteko, helduentzako irakaskuntzak, etapa horretan, era modularrean antolatuko direla, hiru esparrutan: komunikazioaren esparrua, soziala eta zientifiko-teknologikoa, eta bakoitzean bi maila. Irakaskuntza horien antolaketak bidea emanen du hiru kurtsotan egin ahal izateko.

2007-2008 ikasturterako aurreikusia dago Nafarroako "Félix Urabayen" Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñean, helduentzako urrutiko Bigarren Hezkuntza handitzea, eta horretarako plataforma digital bat sortzen ari dira eta bertan ikasgela birtuala ezartzen.

Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuek erantzuten diete urrutiko Helduentzako Bigarren Hezkuntzak, plataforma digitalaren bidez emanak, dituen beharrei.

Horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuak izendatuko dituen irakasleek honako profila izanen dute: Bigarren Hezkuntzako irakaslea, informatikaren eta teknologia berrien gaineko ezagupen sakonarekin eta plataforma digital bat erabiltzeko gai dena. Era berean, batxilergoan espezialitate bakoitzeko gaiak eman beharko ditu eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzari dagokion esparrua, abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen bezala.

Irakasleen borondatezko parte-hartzea bateratu egin behar da izangai egokienak hautatzeko bermearekin, eta horretarako prozeduretako bat lehiaketa sistema da, ebazpen honetan proposatu bezala.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakasle lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimenduzko lehiaketaren deialdiko arauak onestea, Helduentzako Hezkuntzaren esparruan aritzeko, Nafarroako "Félix Urabayen" Helduentzako Bigarren Hezkuntzako institutuan, Iruñean. Lanpostu horiek irakasleen kidegoko funtzionarioek beteko dituzte, I. eranskinaren arabera.

2. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntzaren Atalera eta Hautapen Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

Deialdiaren arauak

1. Xedea.

Nafarroako "Félix Urabayen" Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Iruñean, sei lanpostu zerbitzu eginkizunen bidez betetzeko merezimenduzko lehiaketarako dei egitea. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek parte har dezakete lehiaketa horretan.

2. Lanpostuak eta profila.

Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuek erantzuten diete urrutiko Helduentzako Bigarren Hezkuntzak, plataforma digitalaren bidez emanak, dituen beharrei.

Irakasleak batxilergoan bere espezialitateko gaiak eman beharko ditu eta Helduentzako Hezkuntzako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokion esparruan sartutako gai guztiak, abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ezartzen duen bezala.

Deialdi honen bidez bete beharreko lanpostuak honakoak dira:

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleendako bi lanpostu. Horietara aurkezten ahal dira ondoko espezialitatetako edozein duten funtzionarioak: Ingelesa edo Gaztelania eta Literatura, "komunikazioaren esparruan" emateko.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleendako, Fisika eta Kimika espezialitatekoendako lanpostu bat, "esparru zientifiko-teknologikoan" emateko.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleendako, Natur Zientziak espezialitatekoendako, lanpostu bat, "esparru zientifiko-teknologikoan" emateko.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleendako, Matematikak espezialitatekoendako, lanpostu bat, "esparru zientifiko-teknologikoan" emateko.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleendako, Geografia eta Historia espezialitatekoendako, lanpostu bat, "esparru sozialean" emateko.

Hezkuntza Departamentuak izendatuko dituen irakasleek honako profila izanen dute: Bigarren Hezkuntzako irakaslea, informatikaren eta teknologia berrien gaineko ezagupen sakonarekin eta plataforma digital bat erabiltzeko gai dena.

Lanpostu horiek zerbitzu eginkizunen bidez beteko dira urte baterako, eta berritu ahalko dira, ebaluazio positiboa egin ondoren eta lanpostuak sorrarazi zituzten beharrak desagertu ezean.

Indarra duen araudian eta Hezkuntza Departamentuak proposatzen dituen orientabideetan ezarritako jarraibideen arabera eginen da lana.

3. Eskatzaileen betebeharrak.

_Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

_Jardunean egotea.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasle gisa behin betiko edo behin-behineko destinoa izatea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen plantilla organikoko lanpostuetan eta eskatzen den espezialitatearen jabe izatea.

_Beste zerbitzu eginkizun bat ez izatea edo atzerriko irakasle lanpostu bati atxikita ez egotea 2007-2008 ikasturtean.

_Komunikazio esparruko lanpostuetarako izangaiek ingelesa dakitela egiaztatu beharko dute, Ingeles Filologiako edo Ingelesezko Itzulpengintzan eta Interpretaritzan lizentziadunaren titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez.

Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete behar dira, eta hautapen prozesu osoan eta lanpostuak esleitzen diren unera arte mantendu.

4. Eskaerak eta eskabideak aurkezteko epea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek halaxe eskatu beharko dute, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan edo Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean interesatuen eskura egonen den eskabidearen bidez.

Eskabideak aurkezteko 15 egun natural izanen dira, ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik hasita.

Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

5. Parte-hartzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

_Zerbitzu orri ziurtatua, 2007ko otsailaren 28an itxia, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsi beharrekoa.

_Alegatu nahi dituen merezimendu akademiko eta profesionalak, deialdi honetako baremoan aipatzen diren agirien bidez egiaztatuak (II. eranskina). Ez dira kontuan hartuko, ez eta baloratuko ere, alegatu arren behar bezala egiaztatzen ez diren merezimenduak.

6. Hautapen batzordearen osaera.

Eskaerak ondoko kideek osatutako hautapen batzordeak egiten duen proposamenaren arabera ebatziko dira:

_Batzordeburua: Pedro Olangua Baquedano jauna, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Francisco Arteaga Ruiz jauna, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo hark izendatzen duena.

_Mahaikidea: Ana María Loitegui Zugasti andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileria Ataleko burua.

Ordezkoa: Javier Lachén Barbería jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua.

_Mahaikidea: Germán González Estremad jauna, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Ataleko burua.

Ordezkoa: Damián Panero Martínez jauna, Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoari atxikitako funtzionarioa.

_Batzordekide-idazkaria: José Luis Asín Buñuel jauna, Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoari atxikitako funtzionarioa.

Ordezkoa: M.ª Asunción Fernández Díaz andrea, Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoko burua.

_Mahaikidea: irakasleen batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: irakasleen batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatu beharrekoa.

7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskabideak aurkezteari buruz 4. puntuan ezarri den epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, alegatutako merezimenduen balorazioarekin batera, bai eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda ere, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta www.pnte.cfnavarra.es web orrian.

Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena eta eranskinak argitaratu eta biharamunean hasita, erreklamazioak aurkezteko.

8. Lanpostuak esleitzea.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzitakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko du, alegatutako merezimenduen balorazioarekin batera, bai eta baztertutakoen behin betiko zerrenda ere, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta haren web orrian: www.pnte.cfnavarra.es.

Plazak esleitzeko, izangaiek lanpostu bakoitzerako eskatutako ezpezialitatean lortu duten puntuazioen ordenari jarraituko zaio.

Betetzen ez diren lanpostuak, lanpostuak betetzeko prozedura arrunten arabera beteko dira.

9. Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua.

Deialdi honen kontra, arauen kontra eta haien aplikazio egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

II. ERANSKINA

Baremoa

1. Prestakuntzari eta berrikuntzari buruzko merezimenduak:

Prestakuntza jarduerak: bakarrik baloratuko dira informatikarekin eta hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia dutenak, eta helduentzako eta urrutiko hezkuntzarekin zerikusia dutenak, erakunde eta entitate ofizialek deiturik.

0,10 puntu egiaztatutako 10 orduko.

Prestakuntza jardueraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua.

6 puntu.

1.2. 1.1 atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile edo irakasle-tutore moduan parte hartzeagatik:

0,10 puntu egiaztatutako 10 orduko.

Prestakuntza jardueraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua.

2 puntu.

1.3. ISBNa izan eta informatikarekin eta hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia duten argitalpenak, eta helduentzako eta urrutiko hezkuntzarekin zerikusia dutenak.

Ale bat.

puntu bat.

1.4. Berrikuntza eta ikerketa proiektuak, ondokoekin zerikusia dutenak: sare informatikoak, plataforma digitalak etab. eta helduentzako eta urrutiko hezkuntza.

Jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua.

puntu bat.

PUNTUAK, GUZTIRA

10 puntu.

2. Merezimenduak, lan esperientziagatik:

2.1. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan irakasle funtzionario gisa emandako urteak.

Puntu bat urteko.

Zerbitzu orri ziurtatua.

5 puntu.

2.2. Helduentzako eta urrutiko Hezkuntzako zentro batean lan egindako urte bakoitzeko.

0,25 puntu urteko.

Zentroko irakaslearen ziurtagiria.

puntu bat.

PUNTUAK, GUZTIRA

6 puntu.

3. Bestelako merezimenduak:

3.1. Unibertsitateko titulazio bakoitzeko, kidegoan sartzeko aurkeztutakoa alde batera utzita.

Puntu bat.

Jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

2 puntu.

3.2. Gobernu organoetan eta irakaslana koordinatzekoetan parte hartzea.

0,5 puntu urteko.

Izendapenaren eta kargu-uztearen jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua.

2 puntu.

PUNTUAK, GUZTIRA

4 puntu.

BAREMOKO PUNTUAK, GEHIENEZ

20 puntu.

Berdinketa izanez gero, ataletako puntuazio handienak izanen du lehentasuna, hurrenkera honetan:

1. 1. atalean lortutako punntuazioa: prestakuntza eta berrikuntza.

2. 2. ataleko puntuazioa: laneko esperientzia.

3. 3. atalean lortutako puntuazioa: beste merezimendu batzuk.

Iragarkiaren kodea: F0702920