26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

11/2007 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko plantilla organikoko lanpostuei dagozkien ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzen dituena, horrela betetzen baita Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa.

ZIOEN AZALPENA

Administrazioak eta CCOO eta AFAPNA sindikatuek 2006ko uztailaren 21ean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruzko Akordioa izenpetu zuten 2006. eta 2007. urteetarako, eta haren 2.B) atalean adierazten da Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen ordainsariei dagokienez, honako neurri berariazko hauek aplikatzeko konpromisoa:

a) Ordainsari osagarrien, hau da, lanpostuko osagarriaren, osagarri berariazkoaren eta irakasleen osagarri berariazkoaren gehikuntza aplikatzea lanpostu guztiei, Foruzaingoko kideei izan ezik. Ondoko portzentajea aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina:

_A mailako lanpostuak: %0,58.

_B mailako lanpostuak: %0,58.

_C mailako lanpostuak: %0,58.

_D mailako lanpostuak: %0,68.

_E mailako lanpostuak: %0,78.

b) Foruzaingoko langileei aplikatuko zaizkien ordainsarien gaineko neurriak, zenbateko globalean, aurreko a) puntuan ezarritako irizpideak kide kopuruaren arabera aplikatzearen ondoriozkoak adinakoak izanen dira, betiere Akordioaren hamargarren atalean ezarritako Batzorde Paritarioan negoziatuko diren irizpideei jarraikiz. Horretaz gainera, Herritarrak Babesteko Dibisioko Prebentzio Brigadako kideei Trafiko Dibisiokoei ezarritako lanpostuko osagarri bera emanen zaie. Osagarri horrek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Akordioa interpretatu eta garatzeko Batzorde Paritarioak Foruzaingoko kideendako ordainsarien gaineko neurriak aplikatzeko irizpideak negoziatu ondoan, beharrezkoa da foru dekretu bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzeko, aipatu den akordioa aplikatzearen ondorioz ordainsari osagarriak direla-eta lanpostuei dagokien gehikuntza ezarriz. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleak ere sartuko dira, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Gobernuari ematen zaion ahalmenaz baliaturik.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko otsailaren 12ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzea (Foruzaingoa, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak kanpoan gelditzen dira).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen A, B eta C mailetako lanpostu guztion lanpostuaren ordainsari osagarriari bakoitzaren mailako hasierako soldataren %0,58 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina. Artikulu honen izenburuan aipatzen diren salbuespenei ez zaie aplikatuko.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen D mailako lanpostu guztion lanpostuaren ordainsari osagarriari mailako hasierako soldataren %0,68 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina. Artikulu honen izenburuan aipatzen diren salbuespenei ez zaie aplikatuko.

C) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen E mailako lanpostu guztion lanpostuaren ordainsari osagarriari mailako hasierako soldataren %0,78 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina. Artikulu honen izenburuan aipatzen diren salbuespenei ez zaie aplikatuko.

2. artikulua. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzea.

Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen irakaskuntzako osagarri berariazkoari bakoitzaren mailako hasierako soldataren %0,58 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

3. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoa honela aldatzen da:

A) A, B eta C mailetako lanpostu guztion osagarri berariazkoari bakoitzaren mailako hasierako soldataren %0,58 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

B) D mailako lanpostu guztion osagarri berariazkoari mailako hasierako soldataren %0,68 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

C) E mailako lanpostu guztion osagarri berariazkoari mailako hasierako soldataren %0,78 gehituko zaio. Portzentaje hori aplikatuko da 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina eta portzentaje bera gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

4. artikulua. Nafarroako Foruzaingoko kideen ordainsari osagarrien gehikuntzak aplikatzea.

Foruzaingoko plantilla organikoa honela aldatzen da:

A) Foruzaingoko Herritarrak Babesteko Dibisioko Eraikinak Babesteko Brigadako foruzain lanpostuen ordainsari osagarriari mailako hasierako soldataren %3,10 gehituko zaio eta portzentaje hori 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko da. Eta %1,02ko portzentajea gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

B) Foruzaingoko Herritarrak Babesteko Dibisioko Eraikinak Babesteko Brigadako kabo lanpostuaren ordainsari osagarriari mailako hasierako soldataren %3,11 gehituko zaio eta portzentaje hori 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko da. Eta %1,02ko portzentajea gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

C) Foruzaingoko Dibisio Tekniko Orokorreko, Trafiko Dibisioko, Ingurumena Babesteko Dibisioko, Herritarrak Babesteko Dibisioko Prebentzio Brigadako eta Kudeaketa Brigadetako foruzain eta kaboen lanpostuen ordainsari osagarriari bakoitzaren mailako hasierako soldataren %0,55 gehituko zaio eta portzentaje hori 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko da. Eta %1,02ko portzentajea gehituko da 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2007ko eskaitzan lanpostuak sartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2007ko eskaintza (urtarrilaren 29ko 8/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsia) handitzen da. Izan ere, mediku ikuskatzailea izateko sei lanpostu huts gehitu dira, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikiak eta plantilla organikoan 7957, 7958, 7959, 7960, 7961 eta 7962 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702627