26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

10/2007 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen E mailako hasierako soldata, hala nola eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 41. artikulua betetzeko eta 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen 7. artikuluan aurreikusitako igoerarekin bat, beharrezkoa da E mailak 2007. urtean izanen duen hasierako soldata finkatzea.

Halaber, aipatu foru legearen 11.3 artikuluan, a) letran ezarritakoa betetzeko, eguneratu behar dira eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko otsailaren 12ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko funtzionarioen E mailako hasierako soldata finkatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako hasierako soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 2007rako zenbatekoa urtean 12.983,60 eurokoa da.

2. artikulua. Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babesten ez dituen funtzionarioei dagokienez.

Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2007ko ekitaldirako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA SOLDATA BIZITZA GAR. PLUSA

1 11.605,11 8.570,58

2 9.546,92 8.130,96

3 8.498,84 7.907,44

4 8.077,84 7.817,85

5 7.722,85 7.742,22

6 7.395,78 7.672,22

7 7.085,82 7.781,83

8 6.869,74 8.024,40

9 6.556,95 7.957,53

10 6.372,80 7.772,52

11 6.207,04 7.675,58

12 5.850,97 7.465,35

13 5.608,18 7.346,34

14 5.165,23 7.120,31

15 4.757,33 6.794,32

16 4.508,59 6.647,84

17 4.097,46 6.501,65

3. artikulua. Foru Diputazioaren 1981eko azaroaren 16ko Erabakiaren aplikazio esparruan sartutako osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak zehaztea.

2007rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

_Soldata: 7.251,06 euro.

_Fakultatiboaren lanpostua: 4.738,73 euro.

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

_Soldata: 4.190,83 euro.

_Fakultatiboaren lanpostua: 3.791,28 euro.

c) Emaginak:

_Soldata: 1.549,78 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2007ko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0702626