155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

750/2007 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Liebherr Industrias Metálicas, S.A."enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 77/2007).

Departamentu honetan 2007ko urriaren 8an sartu da "Liebherr Industrias Metálicas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 77 artikuluz eta 7 eranskinez (2007rako ordainsarien taula) osatua, enpresaren ordezkaritzak eta enpresa batzordeak (UGT, CC.OO., ELA eta LAB) 2007ko urriaren 3an izenpetu eta onetsia.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik lan hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 21ean emandako 42/2005 Foru Aginduarekin bat, horren bidez izendatu baitziren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak, organo horretako titularra kanpoan dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Liebherr Industrias Metálicas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3104572) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezkoa, José M. Andueza Azcona.

LIEBHERR INDUSTRIAS METALICAS, S.A.REN HITZARMENA 2007-2010 URTEETARAKO. (ENPLEGATUAK ETA BEHARGINAK)

Iruñean, 2007ko urriaren 3an.

I. KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Langileria.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpean egonen dira enpresan diharduten behargin eta enplegatu guztiak, honako hauek izan ezik:

a) Egungo balorazio sistemako 12., 13., 14. eta 15. mailetako enplegatuak; hauek alderdi ekonomikoetan eta lanaldi kontuetan bakarrik geldituko dira hitzarmenetik kanpo.

b) Zuzendariak eta goi mailako buruak, ondorio guztietarako.

2. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen hau 2007ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte aplikatuko da.

Indarraldia amaitu eta gero, arau izaten jarraituko dute orduan indarrean dauden baldintzek, harik eta enpresaren hitzarmen berria sinatzen den arte honako honen ordez.

Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 86. artikuluko 2. zenbakian ezarritakoari dagokionez, hitzarmen kolektibo honen amaiera sinatzen den egunetik beretik iragartzen da.

II. KAPITULUA

Lan-taldearen antolaketa

3. artikulua. Sailkapena.

Hitzarmen honen 7. artikuluan aipatzen den lanpostuen balorazioa beharginei (tailerra) egin ondoren, egungo kategoriei eusten zaie, eta aitortzen da kategoria horiek aplikatzekoak izanen direla, edozein esparru edo motatako hitzarmen kolektibo, akordio edo itunen bidez sailkapen profesionalerako ezar daitekeen beste edozein sistemaren gainetik.

Aipatutako sailkapen profesionala honela arautuko da:

1) Balorazioari buruz egindako eskuliburuan, beharginen kategorien eta horiei esleitutako maila ekonomikoen arteko baliokidetasuna ezarri da, era honetara:

K A T E G O R I A M A I L A MAILAREN PUNTUAK

Espezialista 1. maila 0tik 413ra, hau barne

3. mailako ofiziala 2. maila 414tik 500era

2. mailako ofiziala 3. maila 501etik 615era

1. mailako ofiziala 4. maila 616tik 700era

Txandako arduraduna 5. maila 701etik 1.000ra

2) Urteko ordainsari gordinak, mailaz maila, horietako bakoitzari dagokion lanbide kategoriarako ezarritakoak izanen dira, "Urteko sarrera finko gordinak" atalean, enpresaren hitzarmen kolektiboko beharginen lansari tauletan, ekitaldi bakoitzean.

Behargin bakoitzari primengatik, antzinatasunagatik, plusengatik eta gainerako kontzeptuengatik dagozkion hartzekoak, maila bakoitzari dagozkion ordainsarietan sarturik ez daudenak, enpresaren hitzarmen kolektiboan hitzartutakoaren bidez arautuko dira.

3) Txandako arduraduna: txandako arduradun izatea (5. maila) ez da berez lanbide kategoria, eta eginkizun hori duten pertsonek 2. mailako ofizialaren edo 1. mailako ofizialaren kategoria izanen dute.

Beraz, haien urteko ordainsariak 2. mailako ofizialaren edo 1. mailako ofizialaren lanbide kategoria horretarako ezarritakoak izanen dira "Urteko sarrera finko gordinak" atalean, enpresako hitzarmen kolektiboko lansari tauletan, ekitaldi bakoitzean.

Antzinatasunari eta plusei dagozkien hartzekoak, berriz, aipatutako hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren bidez arautuko dira.

Aurreko lerroaldean aipatutako ordainsariei lanpostuaren lansari-osagarria gehituko zaie, "txandako arduradunaren plusa" izenekoa: 5.047,59 euro gordin 2007. urtean, eta behar den kopurua hitzarmen honen indarraldiko hurrengo urteetan.

Txandako arduradunaren plus horren zenbatekoa urtero igoko da, enpresaren hitzarmen kolektiboan sarrera finkoetarako ezartzen den heinean, oro har.

Langileak, edozein arrazoirengatik, txandako arduradunaren lanak egiteari uzten badio, "txandako arduraduna" izeneko lanpostuaren plusa jasotzeari utziko dio eta eskubidea izanen du 3. mailari (2. mailako ofiziala) edo 4. mailari (1. mailako ofiziala) dagozkion ordainsariak jasotzeko.

Txandako arduradunak Lanpostuen Balorazioari buruzko Eskuliburuaren 2. eranskinean atal bakoitzerako zehazten diren zeregin eta eginkizunak izanen ditu.

4) Langileen Estatutuaren 39.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, lanbide taldeen definiziorik ez dagoenez, kategoria baliokide hauek izanen direla erabaki da:

-Espezialista 3. mailako ofizialarekin (1. maila eta 2. maila).

-2. mailako ofiziala 1. mailako ofizialarekin (3. maila eta 4. maila).

a) Horretarako, kasu hauetan aplikatzekoa izanen den erregulazioa ezarri da:

a.1) Goragoko maila bateko eginkizunetan aritzea, 3. artikulu honetako 4. zenbakian aipatutako kategoria baliokideen esparruan; ez da kategoria-aldaketarik izan behar.

a.2) Goragoko maila bateko eginkizunetan aritzea, baliokideak ez diren kategorietan, kategoriaz aldatu gabe, iraupena dela eta.

a.3) Kasu hauetan, zenbait langileri, goragoko kategoria bateko lanak egiteagatik -kategoria baliokideak alde batera utzita- goragoko kategoria eta dagokion maila onartzen zaizkie akordio hauek sinatzerakoan, lanpostuen balorazioaren ondorioz, edo etorkizunean, mailaz igotzeari buruzko legezko xedapenak edo hitzarmenak aplikaturik.

b) Akordio hauen egunetik aurrera kontratatzen diren langileen ordainsariak betetzen duten lanpostuari dagokion mailaren araberakoak izanen dira.

Aurrean esandakoa gorabehera, langile berriei beti aplikatu behar zaie enpresaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluan kontratazio berriez ezarritakoa, indarrean jarraituko baitu.

c) Enplegatuen lanpostuen mailaz mailako banaketari eutsiko zaio, modu honetan:

-6. eta 7. mailetan dauden enplegatuek 2. mailako ofizialaren lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

-8. eta 9. mailetan dauden enplegatuek 1. mailako ofizialaren lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

-10. eta 11. mailetan dauden enplegatuek 3. mailako buruen kategoria izanen dute.

-12. eta 13. mailetan daudenek 2. mailako buruen lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

-14. mailan daudenek 1. mailako buruen lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

-2. mailatik 5.era bitartekoak kentzea hitzartu da. Halaber 12. maila ere kentzea hitzartu da, baina maila horretan daudenek maila berean iraunen dute, mailaz igotzen ez badira behintzat, eta 12. maila horrek hitzarmen honetan itundutako urteko gehikuntzak izanen ditu.

-Maila berri bat sortu da, 15.a, eta 1. maila bereziko buruaren kategoria izanen du, edo horren baliokidea.

-Enplegatuei dagokienez, lanpostu bakoitzean egin ohi diren zerbitzu desberdinen ziozko konplexutasuna dela eta, ezinezkoa da lanpostuen balorazioa egitea; horregatik, zuzendaritzarekin hitzartu da lanpostu guztien urteko berrikuspenak egitea. Zuzendaritzak eta departamentuetako arduradunek batera eginen dituzte berrikuspen horiek, kontuan izanik lanpostu bakoitzaren erantzukizuna, konfidentzialtasuna, diskrezioa, gaitasuna etab.

4. artikulua. Lanpostu hutsak betetzea.

Plantillako langileek enpresan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko lehentasuna izanen dute, eskatzen den gaitasuna izanez gero.

Horretarako, enpresak deialdia argitaratuko du, lanpostua betetzeko interesa izan dezaketen langileek jakin dezaten.

5. artikulua. Beharginen igoerak.

Lanpostu bat gora egiteko sistemaren bidez betetzeko irizpide orokorra horretan aritzeko eskatzen diren gaitasunak erakustea izanen da. Gora egiteko azterketetan gaitasun probak eta ezagutza probak eginen dira. Ez dira inoiz erabiliko adimen eta nortasun testak.

Enpresa Batzordeko bi kide, kasuan kasukoak, azterketako epaimahaian ikuskatzaile ariko dira, eta eskubidea izanen dute proposamenak eta kexak egiteko eta igoera prozesua kontrolatzeko. Goragoko lanpostuak betetzeko deialdia egiten denean hasiko da prozesu hori, eta lehiaketa ebazteko gutunak idazten direnean amaituko da.

Gora egiteko azterketetan lanpostu hutsari dagokion mailatik beheragoko maila hurreneko langile guztiek parte hartu ahalko dute.

Bakar batek ere azterketa gainditzen ez badu, beste lehiaketa bat iragarriko da eta nahi duten behargin guztiek parte hartu ahalko dute.

Lanpostu hutsak probak gainditu eta kalifikaziorik altuena lortzen duten langileek beteko dituzte. Berdinketarik izanez gero, merezimendu gehien, antzinatasunik handiena edo lanbide historial onena duenak izanen du lehentasuna.

Gaitasun probak baztertzaileak izanen dira, hau da, ezagupenen gaineko probak ezin dituzte egin aurreko horiek gainditzen ez dituztenek.

Ezagupentzat hartuko da lanpostuaren jarduerari dagozkion eginkizunen ezagutza teoriko-praktikoa, halakoa non izangaiak lanpostuari dagokion gutxieneko errendimendua hasiera-hasieratik lortu ahal duen.

Hautatzen diren langileek lanpostuari egokitzeko aldi bat izanen dute, hilabetekoa gehienez.

Egokitzapen aldia gaindituz gero, izangaia mailaz igoko da.

Lanpostuari egokitzeko aldian, langileak lehengo lansariak jasoko ditu. Mailaz igotakoan, lanpostu berriari dagokion lansaria jasoko du eta atzerako eragina izanen du egokitzapen aldia hasi zen arte, dagokion aldea ordainduko baitzaio.

Gora egiteko sistemaren bidez hautagai bakar batek ere gainditzen ez badu, enpresak bi bide izanen ditu: langile berrien hautapena egitea edo mailaz igotzeko azterketetan puntuaziorik altuena lortu duen langilea hautatzea.

Hautatzen den pertsonak prestakuntza aldi bat egin beharko du. Horren iraupena eskuratzen duen gaitasunaren erritmoaren araberakoa izanen da.

Nolanahi ere, prestakuntza egin behar hori langileak aurretik onartu beharko du.

Enpresak prestakuntza ikastaroaren segimendua eginen du eta, horren arabera, erabakiko du noiz egin behar duen ezagupenei buruzko proba.

Proba gaindituz gero, lanpostua behin betikoz hartuko du.

Prestakuntza aldian dagoen langileak uste badu gaitasun aski duela, azterketa egin diezaiotela eska dezake, baina gainditzen ez badu enpresak prestakuntza aldia bukatzea erabaki dezake. Horixe bera erabaki dezake azterketa egitea enpresak berak agindu duenean ere.

Prestakuntza aldia bukatzea erabakiz gero, langileak ordura arteko soldata jasoko du, eta prima lanpostu aldaketa egin aurreko hiru hilabeteetan lorturikoaren batez bestekoa izanen da.

Aldeen arteko batzorde paritarioa sortzea hitzartu da, gaia arretaz eta sakonean aztertu eta dauden arazoak konpontzeko.

6. artikulua. Enplegatuen igoerak.

Enpresak, hamar egun lehenagotik gutxienez, bete nahi diren lanpostu hutsak zein diren jakinaraziko du eta, horrekin batera, ariketak egiteko eguna, programa eta lanpostuak betetzeko eskatzen diren gaitasunak adieraziko.

Horrez gainera, ariketak egiteko modua eta bidezko diren merezimenduak, tituluak eta bestelako eskakizunak azalduko ditu.

Mailaz igotzeko azterketetan lehiaketaren xede den lanpostuaren kategoriatik beheragoko langile guztiek parte hartu ahalko dute.

Enplegatuak mailaz igotzeko hautapen probak lanpostu horretan egoki aritzeko behar diren ezagupen eta gaitasunak neurtzeko izanen dira, bakar-bakarrik. Hortaz, berariaz adierazten da ezin dela adimen edo nortasun testik egin.

Lanpostu hutsaren taldeko Enpresa Batzordeko kideek, edo hark izendatutako enplegatuek, azterketako epaimahaian parte hartuko dute ikuskatzaile gisa.

Probak gainditzen dituzten langileak goragoko lanpostu horietan hasiko dira lanean, baina gehienez ere hiru hilabete iraungo duen probaldia gainditu beharko dute. Probaldia gaindituz gero, enpresak goragoko lanpostuari dagozkion ordainsari guztiak lanpostu hori hartu zuen lehenengo egunetik beretik ordaindu beharko dizkio langileari.

Enplegatu guztiak, behar izanez gero, goragoko lanpostuetako eginkizunak egiten jarri ahalko dira. Buruak idatziz egin beharko die jakinarazpena.

Halakoetan, eta goragoko kategoriako lanek hilabete baino gehiago irauten badute, enplegatuari, ordezkapena egiten hasten den egunetik, bere hileko soldataren eta goragoko lanpostu horretako hileko soldataren arteko diferentziaren %50 ordainduko zaio.

Goragoko lanpostu horretako eginkizunak pertsona bati baino gehiagori ematen bazaizkie, soldaten arteko diferentziaren %50 hori haien artean banatuko da zati berdinetan. Ordainsarien arteko diferentzia hori ez da kobratuko ordezkapena eritasunagatik egiten bada, edo lan istripuagatik edo enpresak ordaintzen duen beste edozein gertakizunengatik.

7. artikulua. Lanpostuen balorazioa.

Badago beharginentzako lanpostuen balorazioari buruzko eskuliburu bat eta hitzarmen kolektibo honek bere egiten du; haren testua hitzarmen honetan jasotzat ematen da.

Beharginentzako Lanpostuak Baloratzeko Batzorde paritarioa sortuko da. Enpresak bere ordezkariak izendatuko ditu eta langileen aldetik hitzarmen hau sinatu duten ordezkariek beren ordezkariak izendatuko dituzte. Batzordeak lanpostu berriak baloratuko ditu, lanposturen bat sortzen bada, eta hitzarmena aplikatzerakoan azaltzen diren desadostasun guztiak ebatziko ditu.

Halaber Balorazio Batzordeak konpromisoa hartuko du behereneko mailetako lanpostuen eta hitzarmen honen indarraldian sortzen diren lanpostu berrien azterketa egiteko.

8. artikulua. Enpleguaren kalitatea.

Sinatzaileek bere egiten dute eta hitzarmen honi eransten diote, ondorio guztietarako eta oso-osorik hitzarmen honen atal izan dadin, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren sektoreko 2004., 2005., 2006. eta 2007. urteetarako hitzarmen kolektiboaren 48. artikuluko c) idatz-zatia ("Behin-behineko kontratua"), edo hemendik aurrera eremu horretako hitzarmenetan haren ordez ezartzen den manua. Behin-behineko kontratuek gehienez 12 hilabete iraun dezakete 18 hilabeteko aldian.

9. artikulua. Kontratazio berriak.

a) Betiere, kontratatu berriei espezialistaren (1. maila) soldataren %80 ordainduko zaie lehen sei hilabeteetan eta %90 hurrengo sei hilabeteetan, eta %100era pasatuko da kontratazioaren gainerako urtean. Izan ere gaikuntza aldi hori beharrezkotzat jotzen da, egin beharreko lanen perfekzio eta akabera maila egokia lortzeko.

b) Artikulu honetako a) idatz-zatian ezarritako baldintza berak aplikatuko zaizkie aldi baterako laneko enpresek bidaltzen dituzten langileei. Aldi baterako laneko enpresetako langileren bat enpresaren plantillan sartzen bada, hartukizun ekonomikoen ondorioetarako bakarrik, egin duen zerbitzu aldiaren araberako ordainsaria jasoko du, eta, ondorio horietarako bakarrik, aldi baterako laneko enpresaren bitartez zerbitzuan aritutako aldia kontatuko zaio.

III. KAPITULUA

Lan-denbora

10. artikulua. Lanaldia.

Benetako lanorduen kopurua, nork bere lanpostuan lanean eman beharreko orduen kopurua alegia, honela ezarri da:

-2007. urtean: 1.712 ordu.

-2008. urtean: 1.702 ordu.

-2009. urtean: 1.702 ordu.

-2010. urtean: 1.694 ordu.

Lanaldi arrunterako, eta goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetarako. Urteko lanaldi horiek dauden moduan mantenduko dira, salbu eta nahitaez bete beharreko legezko edo hitzarmenezko xedapenen batek lanaldi hobeak ezartzen baditu.

11. artikulua. Lan egutegia.

Urtero enpresak lan egutegia eginen du. Urteko lan egutegia egiten denean erabilera libreko 3 egun bermatuko dira gutxienez.

Urteko lanaldia kalkulatu eta banatzeko, enpresaren 2008ko eta 2009ko egutegietan, urteko lanaldia 1.704 ordukoa izanen da. Beraz, langile bakoitzak urte horietako bakoitzean erabilera libreko 2 ordu izanen ditu banakako lanaldian, aurreko paragrafoan hitzartutakoaz gain.

Enpresak ahalik eta lasterren eginen du urte bakoitzerako lan egutegia.

12. artikulua. Ordutegiak.

12.1. Beharginak:

Lanaldi arrunta: 07:00etatik 15:00etara.

Goizeko txanda: 06:00etatik 14:00etara.

Arratsaldeko txanda: 14:00etatik 22:00etara.

Gaueko txanda: 22:00etatik 06:00etara.

Larunbatetan: jai.

Gaueko txandakoek ez dute lanik eginen larunbatetan; igandean hasiko dira 22:00etan eta hurrengo ostiralean amaituko dute 06:00etan.

Gaueko txanda ez zaie aplikatuko 50 urte beteak dituzten langileei, salbu eta interesdunak beren borondatez aurkezten direnean hiru txandatako zerbitzuak egiteko.

Lanaldi arruntaren barnean atseden hartzeko denbora arautzea hitzartu da. Sirenak jota hurrengo geldialdiak eginen dira:

-Goizeko txandan: 1. geldialdia 07:50etik 08:00etara.

2. geldialdia 09:00etatik 09:30era (ogitartekoa).

3. geldialdia 12:00etatik 12:10era.

-Arratsaldeko txanda: 1. geldialdia 15:50etik 16:00etara.

2. geldialdia 18:00etatik 18:30era (ogitartekoa).

3. geldialdia 20:00etatik 20:10era.

-Gaueko txanda: 1. geldialdia 23:50etik 00:00ra.

2. geldialdia 02:00etatik 02:30era (ogitartekoa).

3. geldialdia 04:00etatik 04:10era.

Gainerako denbora, portzentajea osatu arte, behar fisiologikoetarako eta norberaren garbitasunerako hartu ahal izanen da.

Behar adina atseden gune izanen dira, indarra duen legeriarekin bat.

Arau horiek ez zaizkie aplikatuko enplegatuei, makina automatikoetako langileei eta aurrerago zehazten ahal diren beste lanpostu batzuei.

Beharginentzat, bi aldeek hitzartu dute ogitartekorako denbora orain arte hartu izan den bezala hartuko dela. Jarraian azaltzen den moduan arautuko dira hasiera eta amaiera orduak. Orain arte bezala, ogitartekorako denborak ez du eraginik izanen itundutako orduetan, eta ez du errendimendua gutxituko.

Ogitartekoa jateko 30 minutuko atsedenaldia hartuko da. Hotsen bidez iragarriko dira hasiera eta amaiera. Amaierako hotsa entzuten denean beharginek beren lanpostuetan egon behar dute.

PIntura atalean, makina automatikoen akordioari eta pintura-roboten operadoreen akordioari atxikita ez dauden langileentzat, taldeko lan sistema dago. Horren ondorioz,

-Txanda bakoitzean, ogitartekoa jateko 30 minutuak txandaka hartuko dira, egitura handietako instalazioa ez dadin une batean ere gelditu.

12.2. Enplegatuak:

Enplegatuen ordutegia Liebherr taldeko gainerako lantokietan ezarritakoari egokitu behar zaio ezinbestez. Horregatik eta merkatu arrazoiengatik, aldeek hitzartu dute egungo lanaldi itundua honako ordutegi honen arabera banatuko dela:

Ordutegia: enpresak finkatutakoa.

Malgutasuna:

Hilero, tailerreko oporraldian izan ezik.

-Astelehenetik ostiralera:

Lanera sartzea: 08:00etatik 09:00etara bitartean, enplegatuak nahi duenean.

Lanetik irtetea: 16:30etik 17:30era bitartean, enplegatuak nahi duenean.

13:30ean ordu erdiko geldialdia eginen da. Ez da benetako lan denboratzat hartuko, bazkarirako geldialdia izanen baita.

Betiere, sartzeko eta irteteko aukeratzen diren orduak aukeratzen direla, egunean benetako zortzi lanordu eginen dira.

Tailerreko oporraldia:

-Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 15:00etara.

Ezarritako urteko lanaldia osatzeko behar diren egunak eta orduak.

Badago jantokia eta bertan bazkariak zerbitzatzen zaizkie nahi duten enplegatuei.

Bazkariaren prezioa honela banatuko da:

-%75 enpresaren kargura.

-%25 langilearen kargura.

Aurreko guztia gorabehera, eta enplegatuei bakar-bakarrik dagokienez, horiek, nahi izanez gero, astelehenetik ostiralera beren lanaldia luzatu ahalko dute ordu erdi, gehienez ere, ostiralean sei orduko lanaldia egin ahal izateko. Betiere astean 40 orduko lanaldia bete beharko dute, edo kasuan kasuko asterako egutegian ezarritako lanaldia.

Aukera hori baliatzen duten enplegatuek, jantokiko zerbitzua erabili ahal izateko, ostiralean gutxienez 15:30era arte gelditu beharko dute lantegian.

Urtean urteko egutegian aztertuko da enplegatuei ostiraletako ordutegia jai bezperetan ere ezartzeko aukera.

Aginduzko xedapen, arau edo erabakiren batek nahitaezko atsedenaldiren bat ezartzen badu egungo lanaldiaren barnean, bi aldeek berrikusi eginen dituzte egutegia edo orduak, dela tarteko atsedenaldiari uko egiteko, dela defizit orduak beteko dituzten luzapenak edo lan egunak bilatzen saiatzeko.

13. artikulua. Langileak txandakatzea.

Nagusiak, Langileria Departamentua jakitun jarri ondoren, berariaz langileari baimena eman ezean, txandaka ari diren langileak astero txandakatuko dira. Betiere hamabi orduko atsedenaldia hartu beharko dute gutxienez.

Aste osoan gaueko txandan aritutako langileak hurrengo astean arratsaldeko txandara igaroko dira, hortik goizeko txandara eta horrela hurrenez hurren.

14. artikulua. Lanera berandu iristea.

Lanaldiko lehendabiziko ordu erdian, berandu iristen diren beharginak berehala hasi ahalko dira lanean beren lanpostuan, eta galdutako denbora deskontatu eginen zaie. Hitzarmen honetan horrelako puntualtasun faltetarako ezarritako zehapenak izanen dituzte, hitzarmen honen 57. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

Lanaldiko lehendabiziko ordu erdia igarota, beharginei ez zaie utziko tailerretara sartzen beren lanaldiaren hasieratik ordubete igaro arte. Behargin horiek ez dute kobratuko galdutako orduari dagokion ordainsaria, eta hitzarmen honetan horrelako puntualtasun faltetarako ezarritako zehapenak izanen dituzte, hitzarmen honen 57. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

Enpresara 60 minututik gorako atzerapenarekin heltzen den behargina salbuespenez bere lanpostura sartu ahal izan dadin, aurretik bere puntualtasun faltaren arrazoiak azaldu behar dizkio Langileria Departamentuari. Honek kasua aztertuko du, eta bidezkoa dela uste izaten badu, salbuespenezko sarrera hori baimendu ahal izanen du.

Salbuespenez, goizeko txandako langileak lanera 07:00etatik 07:30era bitartean heltzen badira 07:30ean sartu ahal izanen dira lanpostura.

Markaje faltak ordubeteko atzerapentzat joko dira ondorio guztietarako.

Enplegatuei dagokienez, ikus 12 artikulua.

15. artikulua. Lanean hastea eta amaitzea (enplegatuak).

Enplegatuak sarrera orduan bertan hasiko dira lanean eta irteera orduan amaituko dute.

16. artikulua. Justifikaziorik gabe lanera berandu heltzea edo lanera ez joatea, beharginen kasuan.

Justifikaziorik gabe lanera berandu heltzeagatik edo lanera ez joateagatik, legez ezarritako kenketak eta deskontuak eginen dira.

17. artikulua. Oporrak.

Hitzarmen honen indarraldian, oporrak hartuko dira San Fermin jaietan; udan, segidako 3 asteko bi edo hiru txandatan uztailean eta abuztuan, eta txanda horiek ekaineko azken egunekin eta iraileko lehen egunekin osatuko dira.

Udako 3 asteko oporraldia goragoko nagusi hurrenarekin itunduko da. Atal bateko langileak ez badira ados jartzen oporrak txandaka hartzeko, txandak zozketatu eginen dira. Hurrengo urteetan txandak aukeratzeko orduan aintzat hartuko da nork ezin izan zituen oporrak hartu nahi zuen garaian.

Enplegatuek nagusi hurrenekin itunduko dituzte beren oporrak.

Txandakako oporren garaian enplegatuek lanaldi trinkoa izanen dute.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa ez zaie aplikatuko enpresak ezinbestekotzat jotzen diren lanetarako izendatzen dituen langileei. Adibidez, garbiketa, mantentze lanak, konponketak, presako edo atzeratu ezinezko fabrikazio lanak, nominak, zaintza, ibilgailuen gidariak, tailerretako buruak etab. Horiek guztiek enpresarekin hitzartzen dituzten egunetan hartuko dituzte oporrak.

Bosturteko bakoitzeko opor egun bat gehiago hartuko da, gehienez bost egun gehiago hartu arte. Egun horiek urteko edozein garaitan hartu ahalko dira, betiere aurretik nagusi hurrenarekin ados jarririk.

Opor egunak ez hartzeagatik inoiz ez da diruzko ordainik emanen.

Opor egunak hartzeko eskubidea urtero abenduaren 31n amaituko da. Hitzarmen honen indarraldian sortzen diren bosturtekoak eta erabilera libreko egunak hurrengo urteko martxoaren 31n preskribatuko dira.

Enpresak enplegaturen bati oporrak zatika ematea erabakitzen badu, opor egunak, guztira, 24 lanegun izanen dira.

18. artikulua. Prima, oporraldian.

Oporraldian enpresak banakako produkzio prima ordainduko die beharginei. Horren zenbatekoa zehazteko, oporrak hasi aurreko hiru hilabete naturaletan batez beste zenbat lanegun izan diren kalkulatuko da.

Gaixotasun kasuetan, soil-soilik, lan egindako azken hiru hilabeteak kontatuko dira.

Enpresak enplegaturen bati oporrak zatika ematea erabakitzen badu, opor egunak, guztira, 24 lanegun izanen dira.

19. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

1.-Langilearen ezkontzagatik, 18 egun natural.

2.-Emaztea erditzeagatik, 3 egun natural edo 2 lanegun, aukeran.

3.-Ezkontidearen heriotzagatik, 7 egun natural.

4.-Seme-alaben heriotzagatik, 7 egun natural.

5.-Guraso eta anai-arreben heriotzagatik, 5 egun natural.

6.-Gainerako ahaideen heriotzagatik (2. gradura arte), 2 egun natural; osaba-izeba, loba eta lehengusu-lehengusina propioen heriotzagatik, egun natural bat.

7.-Ezkontidearen eritasun ez larriagatik, ospitaleratu beharra badakar, erditzea salbuetsita: 2 egun natural.

8.-Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideen istripuagatik, eritasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo ospitaleratu beharrik ez baina etxean atseden hartzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoagatik: bi egun natural. Arrazoi horregatik langileak bidaia egin beharrean bada, epea lau egun naturalekoa izanen da. Guraso, seme-alaba, anai-arreba edo ezkontideen kasuan, 2 egun natural horiek hartzeko lizentziaren erabilera nagusiarekin itundu ahal izanen da ahaidea ospitalean dagoen bitartean. Ezein kasutan ezin izanen dira hartu, gozamen gerokotuaren sistema honen bidez, gertaera eragilearen ondo-ondotik hartu izan balitu zegozkiokeenak baino lanegun gehiago.

9.-Koinatu-koinaten edo suhi-errainen heriotzagatik, 2 egun natural.

10.-Gurasoak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, koinatu-koinatak, osaba-izeba eta lehengusu-lehengusina propioak eta loba propioak ezkontzeagatik, egun natural bat.

11.-Ohiko bizilekuz aldatzeko, egun natural bat.

12.-Publikoa den betebehar saihestezina betetzeko, behar-beharrezkoa den denbora.

Lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aitzina; nahitaez aurkeztu beharko da egiaztagiria, nahiz ondoren aurkeztu.

Artikulu honetako 2., 3., 7. eta 8. epigrafeetan ezkontidea aipatzen denean, ulertu behar da gertaera eragilea baino urtebete lehenagotik gutxienez langilearekin bizi eta harekin bikote egonkorra osatzen duen edozein pertsona izan daitekeela. Egoera hori frogatu egin behar da.

Ezkontzagatiko lizentzia oporrei batu ahalko zaie, aldi berean suertatzen badira.

Lizentzia horiek dirauten bitartean Nafarroako "Industria Siderometalurgikoa" sektorerako lan hitzarmen kolektibo probintzialean zehaztutako ordainsariak kobratuko dira.

20. artikulua. Bestelako baimenak.

Enpresako zuzendaritzak baimen ordainduak eman ahalko ditu aurreko klausulan aipatutakoez bestelako arrazoiengatik lanera ez joateko.

Horrelako baimenak, egun oso batekoak edo gehiagokoak, lehen-lehenik, bosturtekoei dagozkien baimen egunen kontura konpentsatuko dira, langileak horrelakorik jasotzeko eskubiderik baldin badu.

IV. KAPITULUA

Ordainsariak

21. artikulua. Ordainsarien kontzeptuak.

Beharginek kontzeptu hauengatik jaso ahalko dituzte ordainsariak:

-Hitzarmen probintzialeko oinarrizko soldata.

-Liebherr Industrias Metálicas, S.A.ko jardueren osagarria.

-Hitzarmen probintzialeko plusa.

-Liebherr Industrias Metálicas, S.A.ko jardueren bigarren osagarria.

-Antzinatasuneko osagarria.

-Produkzio primaren osagarria.

-Lan toxiko, nekagarri edo arriskutsuen osagarria.

-Gaueko lanaren osagarria.

-Aparteko orduen zenbatekoa.

-Lotura plusa.

-Gaueko deien osagarria.

-Irteera plusa, garabien muntatzaileentzat.

-Makina automatikoen plusa.

-Uztaileko aparteko eskersaria.

-"Irailaren 30eko" aparteko eskersaria.

-"Eguberrietako" aparteko eskersaria.

-"Mozkinen" eskersaria.

-Bidaietako dietak.

-Kilometro-ordainak.

-Minusbaliatuentzako laguntzak.

-Bajan daudenentzako diru-ekarpenak.

-Erretiro edo baliaezintasunagatiko diru-ekarpena.

-Ahaideentzako diru-ekarpena.

-Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

-Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

-Pinturako plusa.

-Txandako arduradunaren plusa.

-Urruntasun plusa.

-IOO

-TSKO

Enplegatuek kontzeptu hauengatik jaso ahalko dituzte ordainsariak:

-Hitzarmeneko soldata.

-Antzinatasunagatiko osagarri pertsonala.

-Gaueko lanaren osagarria.

-Aparteko orduen zenbatekoa.

-Gaueko deien osagarria.

-Uztaileko aparteko eskersaria.

-Eguberrietako aparteko eskersaria.

-Mozkinen eskersaria.

-Bidaietako dietak.

-Kilometro-ordainak.

-Minusbaliatuentzako laguntzak.

-Bajan daudenentzako diru-ekarpen osagarriak.

-Erretiro edo baliaezintasunagatiko diru-ekarpena.

-Ahaideentzako diru-ekarpena.

-Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

-Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

-Lotura plusa.

-Urruntasun plusa.

-IOO

-TSKO

22. artikulua. Soldata igoerak.

Hona hemen hitzarmen honetarako itundutako soldata igoerak:

-2007. urtean: 3,7 (2006ko egiazko KPIa + puntu bat).

-2008. urtean: aurreko urteko benetako KPIa + puntu bat.

-2009. urtean: aurreko urteko benetako KPIa + puntu bat.

-2010. urtean: aurreko urteko benetako KPIa + puntu bat.

Igoera hori ordainsarien kontzeptu guztiei aplikatuko zaie, hitzarmen honen artikuluetan berariaz jasotzen direnei izan ezik.

Igoera horiek sortu eta ordaindu daitezen, langileak gutxienez 114,68ko errendimendu bermatua lortu behar du, Metaleko Hitzarmen Probintzialaren 14. artikuluko 2. paragrafoan eta 41. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aldeek hitzarmen horrekin bat egiten baitute gai honetan. Prima edo pizgarria kobratzen duen langileren batek, behar diren teknika, jarduera eta ardura aplikatu arren, itundutako errendimendua lortzen ez badu enpresari bakarrik egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, aurreikusitako lansarirako eskubidea izanen du. Arrazoi horiek lanaldi osora hedatzen ez badira, murrizketak dirauen aldia bakarrik konpentsatu beharko zaio langileari. Eskubide hori izateko ezinbestekoa izanen da lanpostuan iraun izana. Arrazoia langileari bakarrik egozteko modukoa izanez gero, enpresak bere diziplina ahalmenak erabili ahalko ditu.

23. artikulua. Ordainsarien taulak.

2007. urteko ordainsarien taulak 2. eta 3. eranskinetan daude (beharginenak eta enplegatuenak, hurrenez hurren).

24. artikulua. Antzinatasuneko osagarriaren arauak beharginentzat.

Osagarri hau bosturtekotan oinarritzen da, kopuru mugarik gabe.

Taulan ageri den urteko kopurua honela banatuko da:

-31 egun mozkinetan parte izateko eskersarirako.

-30 egun uztaileko eskersarirako.

-30 egun iraileko eskersarirako.

-30 egun Eguberrietako eskersarirako.

Gainerakoa zati berdinetan banatuko da urteko 365 egunen artean.

25. artikulua. Antzinatasuneko osagarriaren arauak enplegatuentzat.

Osagarri hau bosturtekotan oinarritzen da, kopuru mugarik gabe.

Antzinatasuneko hileko osagarria aparteko lau eskersarietan ere ordainduko da.

26. artikulua. Joan-etorrietarako primaren arauak.

Liebherr Industrias Metalicas, S.A.ren kontura enpresatik kanpoko beste lantoki batzuetan zerbitzuak egitera joaten diren beharginek, garabi-muntatzaileek izan ezik, produkzio prima gisa, aurreko hilean jasotako zenbatekoaren orduko batez bestekoa jasoko dute.

27. artikulua. Ikasten ari direnei prima ordaintzeko kalkuluaren formula.

"Ikasketa"tzat kalifikatzen diren lanetan ari direnei ordaindu beharreko produkzio prima honakoa izanen da: etenaldi edo gaixoaldirik gabe lan egindako azken hiru hilabeteetan bakoitzak lortutako primaren batez bestekoa.

28. artikulua. Aparteko orduen zenbatekoa.

Aparteko orduak ezinbestez egiten direnean, hau da, ezbeharrei aurrea hartzeko edo kalteak konpontzeko, bai eta antzeko kasuetan ere, baldin eta aparteko ordu horiek ez egiteak enpresari edo hirugarrenei kalte nabarmen eta larriak badakarzkie, eta halaber lehengaiak galtzeko arriskua dagoenean, lanorduaren ohiko balioaren %175 ordainduko da.

Gainerakoetan, aparteko orduen balioa kasuan kasuko kategoriako balioaren %150 izanen da.

Zenbatekoak 2. eta 3. eranskinetako tauletan daude.

Balio horiei bosturtekoak gehituko zaizkie.

Lan toxiko, nekagarri edo arriskutsuetan egiten diren aparteko orduengatik, aurreko paragrafoetan adierazitako prezioa ordainduko da, gehi plus horien zati proportzionala, egindako aparteko ordu bakoitzeko, berdin dio zenbat ordu diren eta lanaldi erdia baino gehiago edo gutxiago diren..

29. artikulua. Lotura plusa.

Langileren bati lanera joan beharra suertatzen bazaio larunbat, igande edo jaiegunen batean, hur-hurreko ezbeharrei aurrea hartzeko edo istripuak, matxurak edo kalteak konpontzeko lanetan aritzeko, langile horri "lotura plus" bat ordainduko zaio. Horren zenbatekoa 6. eranskinean ageri da.

Osagarri hori aparteko orduen diru-zenbatekoarekin bateragarria izanen da.

30. artikulua. Gaueko deien osagarria.

Gaueko deien osagarria ezarri da kategoria guztietan. Irtenaldi bakoitzeko kobratuko da, 22:00etatik 06:00etara bitartean egiten diren dei bereziengatik. Haren balioa 6. eranskinean ageri da.

Osagarri hau aparteko orduen diru-zenbatekoarekin bateragarria izanen da.

31. artikulua. Gaueko lanaren osagarria.

6. mailatik 11. mailara (biak barne) bitarteko enplegatuei, beren lanpostuaren balorazioan gaueko lanaren faktorea sarturik ez badute, gaueko lanaren osagarria ordainduko zaie, bidezkoa denean, lan egindako ordu bakoitzeko. Osagarri horren zenbatekoa 2. eranskinean ageri da.

32. artikulua. Uztaileko, Eguberrietako eta iraileko aparteko eskersarien gaineko arau komunak.

Aparteko eskersari horiek kasuan kasuko urtean lan egindako denboraren arabera ordainduko dira.

Bi aldeek hitzartu dute enplegatuek orain arte Eguberrietan kobratu izan duten paga (soldataren bi hileko gehi antzinatasuna) aurrerantzean bi zatitan ordainduko dela; bata lehen bezala Eguberrietan kobratuko da eta hitzarmeneko soldataren hileko bat gehi antzinatasuna izanen da, eta bestea irailean kobratuko da eta hau ere hitzarmeneko soldataren hileko bat gehi antzinatasuna izanen da. Horrela, enplegatuek eta beharginek modu berean eta kontzeptu berarekin jasoko dituzte aparteko pagak.

33. artikulua. Mozkinetan parte izateko eskersariaren arauak beharginentzat.

Aurreko urteko ekitaldi ekonomikoari dagozkion mozkinetan parte izateko eskersaria apirilaren bata baino lehen likidatuko da urtero. Eskersari hori kasuan kasuko ekitaldiko 31 soldata-eguni eta antzinatasunari dagokiena adinakoa izanen da.

Eskersari hau kasuan kasuko urtean lanean emandako denboraren arabera jasoko da, eritasunaren edo istripuaren ondoriozko bajan emandako denbora barne hartuta.

34. artikulua. Mozkinetan parte izateko eskersariaren arauak enplegatuentzat.

Aurreko urteko ekitaldi ekonomikoari dagozkion mozkinetan parte izateko eskersaria apirilaren bata baino lehen likidatuko da urtero. Eskersari hori kasuan kasuko ekitaldiko soldataren hileko bati eta antzinatasunari dagokiena adinakoa izanen da.

Eskersari hau kasuan kasuko urtean lanean emandako denboraren arabera jasoko da, eritasunaren edo istripuaren ondoriozko bajan emandako denbora barne hartuta.

35. artikulua. Hilekotan ordaintzea.

Beharginei hilean ordainketa bakarra egitea adostu da. Hilaren azken egunean eginen da, edo aurrekoan, hura jaieguna baldin bada.

Horretarako, ordainsariak plan berriaren arabera lehenbiziko aldiz ordaintzen direnean, gutxi gorabeherako kalkulua eginen da ordainsari kontzeptu guztietarako, eta PFEZaren, gizarte aseguruen eta abarrekoen zenbatekoak kenduko dira, hauek ere gutxi gorabeherakoak.

Hurrengo hilabeteetan arau berari jarraituko zaio. Hala, gutxi gorabeherako hurrengo ordainketa egiten denean, lansarien ordainagiri ofiziala emanen da aurreko hilabeteko likidazio zehatzarekin, eta agiri horretan adieraziko da bakoitzari zenbateko diferentzia positibo edo negatiboa dagokion. Eta horrela hurrenez hurren.

V. KAPITULUA

Errendimendua

36. artikulua. Errendimendu konpromisoa.

Beharginek konpromisoa hartu dute bakoitzaren ohiko errendimendua ez murrizteko eta produktibitatea hobetzen gogotsu ahalegintzeko.

37. artikulua. Bermatutako gutxieneko errendimendua.

Behargin bakoitzaren gutxieneko errendimendu bermatua, 60 laneguneko batez bestekoa, 114,68 izanen dela adostu da, balorazio eskala ehundarraren (CNA) arabera, eta horixe aplikatuko da Liebherr Industrias Metalicas, S.A.n.

Bermatutako gutxieneko errendimendu hori ez lortzea hutsegite oso larritzat joko da diziplina araubidean.

Enpresak konpromisoa hartu du 59 urtetik gorakoei beren errendimenduak berrikusteko.

38. artikulua. Denboren berrikuspena.

Batzordea ados dago garabi modelo guztiekin lanak egiteko gaur egun erabiltzen diren denborak berrikustearekin.

Denboren berrikuspen horrek honako hauei eraginen die:

a) Metodoa nabarmen aldatu zaien lan kronometratuei.

b) Lan prozesuan ageri arren aintzat hartu bai baina kronometratu izan ez diren denborei.

c) Kronometratu izan ez diren behin-behineko denborei.

d) Arau zaharretan ezarrita dauden denborei garabi modernoetan erabiltzen diren arauak aplikatuko zaizkie.

VI. KAPITULUA

Gizarte prestazioak

39. artikulua. Osagarria, ondoezak jota lanetik alde egiten denean, edo mediku espezialistaren kontsultara joateko, langilea bizi den udalerrian edo mugakidean.

Halakoetan enpresak ordainsari finkoa ordainduko du, eta, beharginen kasuan, baita 100 errendimenduari dagokion prima ere, honako baldintzak betetzen badira:

a) Zerbitzu Medikoak langileari irteteko baimena ematea.

b) Kontsultak zenbat iraun duen agiri bidez frogatzea (beharginentzat).

Beharginei ez zaie klausula hau aplikatuko odontologiako espezialistaren kontsultara joateko, salbu eta larrialdietan edo kontsulta orduak ezinbestez langilearen lan orduetan direnean.

40. artikulua. Osagarria, lan istripu edo lanbide gaixotasunak eragindako aldi baterako ezintasunagatik.

Langileek, kontzeptu honengatik, Gizarte Segurantzako prestazioen eta guztiz likidatutako azken hilabetean izandako benetako diru sarrera osoen arteko diferentzia kobratuko dute.

Enplegatuek, kontzeptu honengatik, Gizarte Segurantzako prestazioen eta guztiz likidatutako azken hilabetean izandako benetako diru sarrera osoen arteko diferentzia kobratuko dute.

41. artikulua. Osagarria, bidezko arrazoiengatik lanera joaten ez denean, gaixotasun bajarik aurkeztu gabe (beharginak).

Halakoetan, betiere lanaldiaren lehendabiziko lau orduak igaro aurretik langileak gaixorik dagoela jakinarazten badio Langileria Departamentuari, enpresak ordainsari finko osoa eta 100eko errendimenduaren prima ordainduko dizkio.

Osagarri honek hiruhileko bakoitzean bi egun iraunen du, gehienez ere.

42. artikulua. Osagarria, bidezko arrazoiengatik lanera joaten ez denean (enplegatuak).

Halakoetan, betiere langileak aurrez abisua ematen badio Langileria Departamentuari, enpresak ordainsari osoa ordainduko dio.

Osagarri honek hiruhileko bakoitzean bi egun iraunen du, gehienez ere.

43. artikulua. Osagarria, gaixotasun arruntak eragindako aldi baterako ezintasun egoeran, medikuaren baja ofizialarekin.

Enpresak beharginei, gaixotasun arruntarengatiko diru-ekarpen osagarri gisa, egun indarra duen legeriarekin bat etorriz, eta aldi baterako ezintasunak edo aldi baterako ezintasunaren luzapenak dirauen artean, Gizarte Segurantzaren prestazioak eguneko diru sarrera finkoen %100eraino osatzeko adinako kopurua ordainduko die, eta 100eko errendimenduari dagokion prima ere bai, honako baldintzak betetzen badira:

1.-Norberak enpresan aurkeztu behar ditu, ezin duela frogatu ezean, ezarritako epeetan, medikuaren baja eta alta agiri ofizialak eta baja berresteko agiriak.

2.-Enpresako zerbitzu medikoaren eta ikuskatzaileen bisitak onartzea norberaren etxean, zentzuzko orduetan.

3.-Josteta lekuetan ez sartzea eta jolas edo kirol ikuskizunetara ez joatea.

4.-Iluntzetik aurrera etxetik kanpo ez egotea, enpresako zerbitzu medikoak aurretik baimena eman ezean.

5.-Uneoro enpresako zerbitzu medikoaren jarraibideei kasu egitea, gaixoa ahalik arinen senda dadin.

44. artikulua. Osagarria, gaixotasun arruntak edo lanaz kanpoko istripuak eragindako aldi baterako ezintasun egoeran (enplegatuak).

Enplegatuak Gizarte Segurantzako prestazio ofiziala jasotzen duen bitartean, enpresak diru-ekarpen osagarria eginen dio, bere ordainsariaren %100eraino, baldin eta gaixoak lehenbailehen sendatzeko arauak betetzen baditu.

Arau horiek hautsiz gero, osagarria kendu ez ezik, zehapena ezarri ahalko zaio.

45. artikulua. Osagarria, aldi baterako ezintasunaren ondorioak luzatzen direnean, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 131 bis artikuluan arautzen diren kasuetan.

a) Kasu hauetan, diru kopuru ofizialez gain diru-ekarpen osagarria jasoko da, aldi baterako baja gertatu zenean enplegatuak kobratzen zuen lansari likidoaren %100eraino.

b) Tailerreko langileentzat, honelako kasuetarako ordainsari gisa, aplikagarria izanen da 43. artikuluan ageri dena.

46. artikulua. Osagarria, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialeko kasuetan.

Enplegaturen bat, dela laneko istripuagatik, dela eritasunagatik, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialaren egoeran deklaratzen badute ofizialki, enpresak beste lanpostu bat esleituko dio -ezgaitasuna duen langileak ohiko eraginkortasuna lortzeko moduko lanpostu bat, ahal baldin bada- eta Gizarte Segurantzaren prestazioak ez zaizkio murriztuko.

47. artikulua. Erretiroa hartzean edo ohiko lanbiderako baliaezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia dagoenean eginen den diru-ekarpena.

60 urte beterik erretiroa hartzen duten langile guztiek 6. eranskinean ageri den kapital-ekarpena jasoko dute. Enpresara 45 urte bete ondoren sartzen diren langileek, diru-ekarpen horretarako eta bizi aseguru kolektiborako eskubidea izateko, enpresara sartzen direnean, beren kategoriako kuotaren bikoitza ordainduz, 45 urtez gainetik dituzten urteei dagozkien kuotak ordaindu beharko dituzte.

Erretiroa hartzerakoan kitatu gabeko diferentzia finkatutako kapitaletik kenduko da.

Aurrean aipatutako baldintzak betetzen dituzten langileei 6. eranskineko saria mantentzen zaie "ad personam" berme gisa, hau da, erretiroa 60 urtetan hartzen dutenei edo, adin horretara iritsita, klausula honen tituluan adierazitako baliaezintasun egoeraren batean deklaratzen direnei.

Adin hori bete aurretik horrelako baliaezintasunen bat suertatzen zaien langileei diru kopuru bat ordaindu zaie (6. eranskinean adierazitakoa) Liebherr Industrias Metálicas, S.A.n egindako zerbitzu urte bakoitzeko. Inoiz ezin izanen da gainditu erretiroko diru-ekarpen gisa ezarritako zenbatekoa.

Lan urte bakoitzeko 6. eranskinean ageri den zenbatekoa jaso ondoren, ohiko lanbiderako baliaezintasun iraunkor osoan dagoen langileren bat enpresan sartzen baldin bada ezgaitasunak dituztenentzat gordetako lanposturen batean, Liebherr Industrias Metálicas, S.A.k enpresan baja hartu zuenean zegokion antzinatasuna gordeko dio langileari, eta horren arabera dagokion diru-zenbatekoa lanbide kategoria berriko soldataren arabera kalkulatuko da. Zerbitzu-urte bakoitzeko langileari emandako dirua aurrerakin gisa konputatuko da, langilearen erretiro saria edo, lanerako erabateko ezintasun iraunkorra deklaratuz gero, baliaezintasun saria kalkulatzen denerako.

Kalkulu hori Liebherr Industrias Metálicas, S.A.n egiaztatua duen antzinatasun osoa aintzat hartuta eginen da.

Sei hilabetetik gorako lana egiazki egindako urtetzat hartuko da.

Hemendik aurrera erretiroa hartzen dutenei ere 6. eranskinean adierazitako zenbatekoa ordainduko zaie lan urte bakoitzeko, baina 60 urte bete artekoak baino ez dira konputatuko. Bestalde, 6. eraikinean adierazitako zenbatekoaren muga ere mantentzen da "ad personam" berme gisa.

48. artikulua. Aurreko klausuletan ezarritako osagarrien arauak, enplegatuentzat.

Aurreko artikuluetan ezarritako diru-ekarpen osagarri horiek enpresak bere zerbitzu medikoaren bidez egiten dituen azterketen emaitzen mende daude, eta eten egin daitezke, nahiz eta ukitutako langileak Gizarte Segurantzako prestazioa jasotzen jarraitu.

49. artikulua. Behargin eta enplegatuen ahaideentzako diru-ekarpena.

Jarduneko langileren bat hiltzen bada, haren legezko jaraunsleek 6. eranskinean ageri den diru kopurua jasoko dute enpresako antzinatasun urte bakoitzeko. Gehienez ere, eranskinean finkatutako diru kopurua jasoko dute.

50. artikulua. Seme-alaba minusbaliatuentzako laguntza.

Ofizialki minusbaliatu deklaratzen den seme-alaba bakoitzeko, enpresak 6. eranskinean ageri den diru kopurua emanen dio langileari hilean.

Ofizialki minusbaliatutzat jotzen dira %33tik gorako gorputz, zentzumen edo buru urritasuna dutenak. Deklarazio hori eta bere portzentajea zerbitzu publiko eskudunetan erabakiko dira.

Hitzarmen honen ondorio ekonomikoetarako, nahiz eta aurreko baldintza ez bete, seme-alaba zeliakoak ere multzo berean sartuko dira. Alabaina, lehenbiziko paragrafoan ezarritako baldintza noizbait betetzen badute, plus bakarra jasoko dute. Lehenbiziko paragrafoan ezarritakoa bete ez arren plusa kobratzen ari diren gainerako guztiei ere arau hori aplikatuko zaie.

51. artikulua. Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

Ezkontzen diren langileei egin beharreko diru-ekarpena 6. eranskinean berariaz adierazitakoa izanen da.

Ezkondu eta enpresatik alde egiten duten langileei ez zaie ezkontzarengatiko diru-ekarpenik eginen.

Halaber, adostu da diru-ekarpen hori enpresan behin bakarrik jaso ahal izanen dela.

52. artikulua. Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

Enpresan alta emanda sei hilabete baino gehiago daramatzaten langileek 6. eranskinean adierazitako diru kopurua jasoko dute seme edo alaba bakoitzaren jaiotzagatik.

53. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

Bizi aseguruaren poliza kolektibo bat kontratatuko da, jarduneko behargin bakoitzarentzat 6.010 euro inguruko kapital aseguratua estaliko duena.

Jarduneko enplegatuek bizi aseguru kolektiboaren kuotaren ordainketan parte hartuko dute hilean 0,36 euro jarriz. Kapital aseguratua 6.010 euro izanen da.

Bi aldeek hitzartu dute enpresak inoiz ez dituela aseguru horretan sartuko langile pasiboak.

54. artikulua. Banakako istripuetarako aseguru kolektiboa.

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikorako Hitzarmen Kolektiboaren 51. artikuluan ezarritako diru kopuruei 18.000 euro gehituko zaizkie lan istripuz hiltzeagatik eta 36.000 euro lan istripuaren ondorioz sortutako erabateko baliaezintasun iraunkorragatik, hitzarmen probintzial horren artikulu horretan ageri direnen ordez. Gainerako artikuluak hitzarmen probintzialekoak berak izanen dira.

55. artikulua. Prestakuntza.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek, etengabeko prestakuntzak eta ikastunen lanbide prestakuntzak enpresarentzat duten garrantziaz oharturik, neurri hauek adostu dituzte:

-Ikastunen lanbide prestakuntza:

Enpresak bere plantillako pertsona bat jarriko du lanean, erabateko dedikazioarekin, barneko prestakuntzaren arloan.

-Lanbide prestakuntza horrek barnean bilduko ditu bai LIM enpresaren barneko prestakuntza praktikoa eta bai prestakuntza teorikoa ere. Prestakuntza teoriko horretaz arduratuko diren entitateen bila ari gara.

-Etengabeko prestakuntza:

Sail edo atal bakoitzaren beharren arabera, enpresak bere langileei prestakuntza emanen die ikastaroen bidez. Ikastaroak doakoak izanen dira langileentzat.

56. artikulua. Korriturik gabeko maileguak.

Enpresak diru puska bat gordeko du langileei korriturik gabeko maileguak emateko, hain zuzen ere, zentsuan dagoen langile kopurua bider 76,72 euro egitetik ateratzen dena.

Maileguak gehienez 1.000 eurokoak izanen dira eta mailegua eman eta ondoko hemezortzi hilabeteetan itzuli beharko da, gehienez.

Langile bakoitzak 4 urtean gehienez bi mailegu jasotzeko eskubidea izanen du, maileguetarako funtsean behar adina diru baldin badago.

57. artikulua. Iraunkortasun osoagatiko osagarria.

Plantillako langile guztientzat iraunkortasun osoagatiko osagarria (IOO) ezarri da hitzarmen honen indarraldirako. 6. eranskinean ageri den zenbatekoa izanen du hilean, eta 7. eranskinean arautzen den moduan ezarri eta itundutako hileko lanaldi osoa betetzen duten langileek kobratuko dute.

IOO hori urteko hamabi hilabeteetan aplikatuko da, hitzarmen honen indarraldian.

Aldeek lortu nahi duten helburua da absentismo mailak nabarmen jaistea, gure industria sektorean ohikotzat jo daitezkeen mugen artean egon daitezen.

Horretarako, bi aldeak elkarlanean ariko dira iruzurraren kontra, enpresako zerbitzu medikoa indartuko dute eta elkar hartuta beharrezkotzat jotzen dituzten neurri guztiak jarriko dituzte, Metaleko Hitzarmen Probintzialean ezarritako mugen barnean.

58. artikulua. Txukuntasun, segurtasun eta kalitateagatiko osagarria.

Bi aldeek uste dute jarduera eremu guztiak hobetu beharra dagoela, enpleguaren egonkortasuna bermatuko duen enpresa lehiakorra lortu ahal izateko.

Horretarako, enpresak, hitzarmena sinatzen denetik aurrera indarraldi osoan eta urteko berrikuspenik gabe, hilean 9.015,18 euro jarriko ditu, hasiera batean enpresako langile guztien artean banatu beharrekoak.

Hala ere, enpresak eta batzordeak batera aldian behin eginen dituzten berrikuspenen bitartez, diru poltsa horretatik deskontatuko dira indarra duen baremoaren eta Jarraipen Batzordearen balorazioaren arabera aintzat hartzen diren ez-betetzeak.

Enpresak hasieran jarritako kopuruaren eta ez-betetzeengatiko zigorren arteko diferentzia izanen da, azken batean, hilero langile guztien artean banatuko dena.

Jarraipen batzorde paritarioa eratzea adostu da, enpresaren eta batzordearen ordezkariek osatua, osagarri honen portaera eraginkor egiteko.

59. artikulua. Lan osasuna.

1. Laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketan sarturik dago maila guztietan, laneko istripuen eta lanbide eritasunen arriskuak ahalik gehien murriztu daitezen. Honako jarduera hauek eginen dira:

-Segurtasun eta Osasun Batzordearen bilera hiru hilean behin.

-Prebentzioko delegatuen, Osasuna Zaintzeko Zerbitzuaren eta Prebentzioko koordinatzailearen bilera, hilean behin:

-Arrisku egoerak aztertzeko.

-Lanpostuetako arriskuak ebaluatzeko.

-Langileek idatziz egindako jakinarazpenak ebaluatzeko.

-Langileen artean prebentzioaren kultura sendotzeko.

-Istripu eta gorabeherak ikertzeko.

-Istripuen estatistikak aztertzeko.

Ataletako arduradunen, Osasuna Zaintzeko Zerbitzuaren eta Prebentzioko koordinatzailearen bilera hiru hilean behin:

-Prebentzio jarduera planifikatzeko.

-Prebentzio helburuetarako.

-Langileen artean prebentzioaren kultura sendotzeko.

-Zuzenketa ekintzak garatzeko.

-Istripu eta absentismoen estatistikak aztertzeko.

Presaz konpondu beharreko arazoren bat azaltzen denean, Prebentzioko delegatuak, ataletako arduradunak eta Osasuna Zaintzeko Zerbitzua bilduko dira, Prebentzioko koordinatzaileak deituta.

Osasunaren zaintza garatuko da, prebentzio jardueran planifikatutakoaren arabera.

2. Enpresak azterlan tekniko egokiak eginen ditu lantokiko zenbait eremu edo ataletan tenperaturak hobetzeko.

Gainera, konpromisoa hartzen du lan baldintzak hobetzeko behar diren azterlan teknikoak eginen dituela harrerako atean, karpan eta girotze sisteman.

Halaber, Segurtasun eta Osasun Batzordeak lanpostu arazotsuenak aztertuko ditu lan baldintzak hobetzeko, eta horretarako kasuan kasuko baliabide egokienak erabiliko ditu.

3. Absentismoa zuzentzeko konpromisoa.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek adostu dute behar diren mekanismoak aztertu eta ezarriko dituztela egungo absentismo indizeak murrizteko, absentismoaren arrazoiak aztertzeko eta hura murriztuko duten teknikak ezartzeko.

60. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak laneko jantziak emanen dizkie langileei.

VII. KAPITULUA

Laneko bidaiak

61. artikulua. Bidaiak.

Joan-etorriak honela egin daitezke:

-Enpresaren ibilgailuetan.

-Hegazkinez, turista mailan.

-Trenez (eguneko trenetan 1. maila eta gaueko trenetan ohe-bagoia).

-Norberaren ibilgailuan, egindako kilometro bakoitzeko gastuak likidatuz, 5. eranskinean azaltzen den moduan.

Txartelak enpresaren bitartez eskuratzen ez direnean, haien kostua gastuen orrian jarriko da eta ordainagiriak erantsiko dira. Autobideko sariak enpresaren kontura izanen dira. Kontzeptu hori bidaia-orrian jarri behar da.

62. artikulua. Bidaietako dieten zenbatekoa.

Bidaietako dieten zenbatekoa 5. eranskinean ageri da.

63. artikulua. Atzerrira egiten diren bidaietako gastuak likidatzeko arauak.

Egindako gastuak likidatuko dira bidaia-orrietan. Gastuen frogagiriak aurkeztuko dira, eta, aurrekoa gorabehera, 5. eranskinean ageri den eguneko dieta jasoko da nekez froga daitezkeen gastuak ordaintzeko: hiri barneko joan-etorriak, gosariak, prentsa etab.

64. artikulua. Gastuen likidazioa.

a) Likidazioak bidaietako gastu-orrien inprimakietan aurkeztuko dira, Kutxa Zerbitzuan, bi eguneko epean, bidaia amaitzen den egunetik hasita.

b) Likidazioak banakoenak dira eta ezin da haietan gastu kolektiborik sartu, salbuespenak salbuespen.

c) Kutxa Zerbitzuan diru kopuru bat hartu ahal izanen da gastuetarako aurrerakin gisa.

d) Bidaiarako eskatzen den aurrerakina ezin da izan ustez eginen diren gastuen %30 baino gehiago.

e) Gastu-orriak kasuan kasuko sail edo zerbitzuko zuzendari edo buruari aurkeztu behar zaizkio, ontzat eman eta sinatu ditzan. Baldintza hori ezinbestez bete behar da Kutxa Zerbitzuan gastu-orriak onar daitezen. Zuzendariak edo buruak, gastu-orriari oniritzia emanez, egiaztatutzat ematen ditu bidaiaren beharra eta eraginkortasuna, iraupena, bisitatu diren herriak eta aparteko gastuak, baita zenbatekoak zuzenak direla ere.

Zuzendari edo burua gastu-orriarekin ados ez badago, lehenbailehen jakinaraziko dio desadostasuna ukitutako langileari.

65. artikulua. Muntatzaileak.

Muntatzaileek, Liebherr Industrias Metálicas, S.A.ren barrutian lan egiten dutenean, enpresako ohiko ordutegia izanen dute.

Muntatzaileok beste enpresa batzuetan lan egiten dutenean, enpresa horietako lan ordutegira moldatuko dira.

-Irteera plusa muntatzaileentzat, Espainian:

Plus honen zenbatekoa 6. eranskinean ezarritakoa izanen da egun oso bakoitzeko, kategoria guztietarako.

Irtenaldiak lau ordu edo gutxiago irauten badu plus erdia ordainduko da, eta lau ordu baino gehiago irauten badu plus osoa ordainduko da.

-Irteera plusa muntatzaileentzat, atzerrian:

Atzerrira egiten dituzten irtenaldietan, muntatzaileek, egun bakoitzeko, ordainsarien taulan "Finkoak guztira egunean" izenburupean beren kategoriarako ageri den kopurua kobratuko dute.

-Joan-etorrietako prima:

Fabrikako batez bestekoa izanen da.

-Muntaketako prima:

Zuzeneko beharginen batez bestekoa baino 3 puntu gehiagokoa izanen da.

-Baimen ordainduak:

1. Muntatzaileek, beren lantokitik 200 km-ra baino urrunago etengabeko muntaketa lan bat amaitu ondoren beren lantokira itzultzen direnean, eskubidea izanen dute baimen ordainduko egun bat hartzeko kanpoan eman duten igande bakoitzeko, lehenbiziko igandea izan ezik.

2. Muntaketa lana atzerrian egiten denean, 1. atalean ezarritako arauei jarraituz, gehienez ere baimen ordainduko 4 egun hartu ahalko dira.

3. Gerta daiteke enpresatik kanpo lanean ari den muntatzailea bere lantokira itzuli behar izatea honelako arrazoiak tarteko:

-Langilearen, anai-arreben edo seme-alaben ezkontza.

-Emaztea erditzea, seme-alabak jaiotzea, edo adoptatu edo etxean hartzea.

-Ezkontidea, gurasoak, seme-alabak edo anai-arrebak hiltzea.

-Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben edo ezkontidearen gaixotasun larria, frogatua.

Horrelakoetan enpresak ordainduko ditu garraiobide erregularretan egindako joan-etorrien gastuak eta bidaia egiteko langileak behar duen denbora.

VIII. KAPITULUA

Askotarikoak

66. artikulua. Urruntasun plusa.

"Fabrikara joatea" kontzeptua desagertu egin da.

1999ko irailaren 17ra arte LIM enpresako plantillan izandako pertsonek urruntasun plus hori kobratzeko eskubidea dute, "garantía ad personam" bihurtzen baita.

67. artikulua. Laugarren txanda.

Mantentze lanen atalean laugarren txandari eutsiko zaio. Txanda horrek langile bakoitzeko 12 jaiegun ahalbidetzen ditu urtean, gehienez.

Laugarren txanda hori mantentze lanetako langileentzat bakarrik adostuko da. Beste atal batzuetan laugarren txanda aplikatu beharra sortzen bada, aldez aurretik zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean adostuko da.

Kontzeptu honengatiko diru kopuruak 6. eranskinean ezarritakoak izanen dira.

Kontzeptu hau lotura plusik gabe jasotzen da.

Mantentze lanen ataleko langile bakoitzak nagusi hurrenarekin itunduko ditu bere oporrak eta larunbat, igande eta jaiegunetan lan egindako egunengatik hartu beharreko egunak.

68. artikulua. Pintura ataleko akordioa.

Aplikazio eremua: atal honetako pintatzaileei eragiten die, pintura-roboten operadoreen akordioari atxikita egon ezean.

Pieza txikietarako pintura-karrusela eta egitura handietarako pintura-instalazioa.

-Aurrean aipatutako atalean taldeko lan sistema bat ezarrita dago, prima komunarekin.

-Txanda bakoitzean, ogitartekoa jateko 20 minutuak txandaka hartuko dira, egitura handietako instalazioa ez dadin une batean ere gelditu.

-Instalazioetan txanda bakoitzeko lan denbora 8 ordu izanen da. Norberaren garbitasunerako ordu laurdena 8 ordu horietatik aparte hartu eta "aparteko" gisa ordainduko da, edo bestela, haren trukean behar adina denbora hartuko da.

-Pintura-instalaziorako denborak "pintura hori"ko denborak dira, prozesu motelena izateagatik.

-Aplikatu beharreko denborak "pintura hori"ko instalazioaren benetako denbora kronometratuak izanen dira.

-Bermatu eginen da behar pertsonaletarako ezarritako denborak banaka hartu ahal izanen direla taldearen antolamenduaren barnean.

-Enpresak ezarri nahi du pintura, garbiketa, inprimaketa eta pintura horiko langileak egonkorrak izan daitezen.

-Oraindik pinturako prestakuntzarik ez duten pertsonek ikasteko behar dituzten denborak akordio honetatik aparte ezarriko dira.

-Lan sistema honetan parte hartzen duten langileentzako plus bat ezarri da; horren zenbatekoa 6. eranskinean ageri da.

-Lan talde horretako kide guztiek lortzen den prima jasoko dute, pintura horirako denborekin.

-Prozesu denborak eta gorabeherak prozesuan lortzen den jardueraren arabera ordainduko dira.

-Pintura atalak instalazioan gertatzen diren gorabehera guztien berri jaso behar du.

69. artikulua. Makina automatikoetako akordioa.

Akordio honen xedea da behean aipatzen diren makina automatikoak funtzionamenduan edukitzea txanda bakoitzeko 8 orduetan, etenik gabe eta errendimendurik onenetan, kontuan izanik haiek erosteko egin behar izan den inbertsioa, produkzio prozesurako duten garrantzi handia eta dituzten bolumena eta autonomia.

Egun erabiltzen diren makina automatikoak honako hauek dira:

-Soldadura robota (I.G.M.).

-Soldadura automatikoa (LANTEC).

-Mandrinatzeko makina (COLGAR).

Aurrerantzean oraingo makinen lan-ezaugarri berberak dituzten makina berriak ezartzen direnean akordio hori aplikatu ahal izanen zaie.

Aurrean esandako helburua lortu ahal izateko, hau da, aipatutako makinek etengabe eta beren errendimendu maila onenetan funtzionatu dezaten lortzeko, egunero lanpostu horietan lan egiten duten beharginek, makina horietan ari diren bitartean, ogitartekoa jateko atsedenaldiak eta langileak izan ditzakeen gainerako atsedenaldiak (komunera joatea, kafea) makinen produkzio prozesura egokitu behar dituzte, piezek bidea ematen dietenean. Beraz, hotsen bidez iragartzen den ogitartekoaren atsedenaldia ez dagokie langile horiei. Gainera, atsedenaldi hori makinatik gertu egin behar dute, makina une batean ere begien bistatik galdu gabe. Behargin bakoitzak ogitartekoa jateko daukan atseden denbora ez da inola ere aldatuko.

Enpresak, makinari adi egon beharra eta makinen funtzionamendu berezia konpentsatzearren, eguneko plusa emanen die lan horretan egunero aritzen diren langileei: egunean 8 euro gordin (euro gordin bat orduan), lanaldi osoa eman badute horrelako lanpostu batean, aurreko paragrafoaren arabera, edo bestela, lanpostu horretan benetan egindako denboraren araberako kopurua Geldialdi teknikoak, matxurak barne, benetako lan denboratzat joko dira, langilea lanpostuan dagoen bitartean.

-Laneko parteak honela eginen dira:

Makinaren lan partea: bertan agertuko dira egindako lana eta matxurak, halakorik egonez gero.

Langilearen lan partea: bertan jasoko dira langileak parte hartu duen lan guztiak, eta gainera makinaren proiektu propioa.

Metodoetatik bi fasetan banatuko da: makinako lana (benetako denbora) eta manipulazio lana (koefiziente guztiak aplikatuta) 3. xehetasunak:

-Mandrinatzeko makina:

Makinaren partea: piezen mekanizatua eta makinaren matxurak.

Beharginaren partea: kargatzea eta deskargatzea, kalibrazioaren egiaztapena etab.

-Robota:

Makinaren partea: piezen soldadurak eta makinaren matxurak.

Beharginaren partea: kargatzea eta deskargatzea, kordoi ezkutuak, egiturak muntatzea, birolak kurbatzea, hari aldaketa etab.

-Soldadura automatikoa:

Makinaren partea: piezen soldadurak eta makinaren matxurak.

Beharginaren partea: kargatzea eta deskargatzea, kordoien loturen akabatzea, hari aldaketa etab.

70. artikulua. Pintura-roboten operadoreen akordioa.

Honako honen xedea da pintura atalaren barnean pintura automatikako (pintura-robota) operadoreen funtzionamendua arautzea.

Akordio hau egiteko arrazoi izan dira pintura-robota erosi eta instalatzeko duela gutxi egin den inbertsioa, makina horrek produkzio prozesuan duen garrantzia eta instalazio horrek lehiakorragoa izateko eskatzen dituen egokitzapena eta funtzionamendu berria.

Hona hemen akordioaren oinarriak:

Pintura-robotarekin lan egiten duten langileei dagokie.

Akordioaren eraginpeko langileek "2. mailako ofiziala / 3. maila" kategoriari dagozkion soldata eta gainerako ordainsariak jasoko dituzte robotarekin lanean hasten direnetik; gainerako ondorio guztietarako, atalean eta lanpostuan lanean sei hilabete emandakoan lortuko dute kategoria hori.

Halaber, robota makina automatikoa denez gero, makina automatikoetako akordioko arauei eutsiko zaie. Langileek makina automatikoetako plusa jasoko dute eta akordio horretan ezarritakoa beteko da.

Pintura instalazioetan txanda bakoitzeko lan denbora 8 ordu izanen da. Hurrengoari txanda emateko, ez da beharrezkoa izanen bi langileak elkartzea; bietako batek garbitasun pertsonalerako erabili ahal izanen du denbora hori. Horregatik, garbitasun pertsonalerako denbora ordu laurdenaren erdia izanen da, diruz edo denboraz ordaintzeari dagokionez bakar-bakarrik.

Akordio honek pinturako plusa irentsi eta konpentsatzen du; ez da halako plusik ordainduko.

Langileek beren lanaz eta instalazioaren funtzionamenduaz erantzukizuna izanen dute, hala langileei nola baliabideei dagokienez, pintura instalazio ezagunean.

71. artikulua. Diziplina araubidea.

Honako arauen bidez laneko giro egokia mantendu nahi da elkarbizitza ona izateko eta enpresaren ordenamendu teknikoari eta antolaketari eusteko, bai eta langileen zein enpresaren eskubide eta interesak bermatu eta defendatzeko ere.

Enpresak zilegi du langileen egintza edo ez-egite zigorgarriak zehatzea, kontratuan ezarritako lan betebeharrak betetzen ez direnean, hurrengo ataletan ezartzen diren hutsegiteen mailaketaren arabera betiere.

Enpresari dagokio zehapenak ezartzea, zuzendaritzarako ahalmena erabiliz, arau hauetan ezarritako moduan.

Hutsegiteengatik zehapena jartzeko, idatziz jakinaraziko zaio langileari, data eta zehapena jartzeko arrazoiak adierazita.

Enpresak hutsegite larri edo oso larriengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emanen die langileen legezko ordezkariei.

Zehapena ezarririk, haren datatik hirurogei egun iragan arte luzatzen ahal da bete gabe.

Hutsegiteen mailaketa:

Langileek eginiko hutsegiteak honela sailkatuko dira, kontuan hartuz hutsegitearen garrantzia edo helburua: arinak, larriak eta oso larriak.

-Hutsegite arinak:

Honako hauek hutsegite arinak dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz gehienez hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.

c) Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo hogeita lau orduen barrenean, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

d) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, baldin eta horren ondorioz pertsonei edo gauzei kalte handi samarra egiten bazaie.

e) Norberaren ardurapean dauden ekipoak eta lan materiala zaindu edo mantentzeko akats arinak.

f) Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.

g) Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, horrek lankideei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.

h) Langilearen familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak, ez jakinaraztea behar den garaian.

i) Beren eginkizunetan arauz ari diren nagusiek emandako aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.

j) Ohiko lanaldiaren barnean egiten diren prestakuntza ikastaro teoriko edo praktikoetara ez joatea, bidezko arrazoirik izan gabe.

k) Lankide, bezero edo hornitzaileekin eztabaida izatea lanaldi barrenean.

l) Noizean behin mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean.

-Hutsegite larriak:

Hutsegite larriak honako hauek dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunetik lau egunera, hilabete baten barnean. Aski izanen da lana behin bakarrik huts egitea, horren ondorioz lankide baten txanda nahaspilatzen bada edo enpresari kalte handi samarra sortzen bazaio.

c) Zerga kontuan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.

d) Lanorduetan jolasean edo denbora pasa ibiltzea, behin eta berriz eta laneko martxa kaltetuz.

e) Langilearen ardura dutenen aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonengan edo gauzetan ondorio larria baldin badakar.

f) Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza, lankideengan arrazoizko arrenkura sorrarazten duenean eta enpresak aurrez ohartarazi badio, betiere.

g) Beste langile baten lekua hartu eta laneko sarrerako edo irteerako erregistroak eta kontrolak aldatzea.

h) Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, pertsonengan edo gauzetan kalte larririk sortu gabe.

i) Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, bai eta enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak norberarentzako edo beste batentzako erabiltzea, lanorduetatik kanpo bada ere.

j) Hutsegite arinak berriz egitea (puntualtasun falta salbuetsita), mota desberdinetakoak izan arren, hiruhilabete baten barnean eta langileari zehapena jarri izanik.

k) Langileen sexu askatasunaren kontrako edozein eraso, hala nola ahoz zein egitez iraintzea eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea.

l) Noizean behin mozkortzea edo drogak hartzea, lanerako ondorio makurrak badakartza edo langileen segurtasuna eta osasuna arriskutan jartzen bada.

Langilea goian aipatu egoeretan dagoelako zantzu nabarmenak ageri direnean, enpresako osasun zerbitzuak edo, bestela, enpresak izendatzen duen medikuak egin beharreko azterketa onartu beharko du. Azterketa horiek egitean langilearen duintasuna eta intimitatea ahalik eta gehien errespetatuko da eta bertan egonen da langileen legezko ordezkari bat edo, hori lantokian ez badago, enpresako beste langile bat, ahal izanez gero betiere.

-Hutsegite oso larriak:

Hutsegite oso larriak honako hauek dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hamar aldiz baino gehiagotan hilabete batean, edo hogei aldiz baino gehiagotan urtebetean.

b) Lana hiru egun jarraian huts egitea, edo bost egun tartekatutan hilabete batean.

c) Agindutako kudeaketan iruzur, leialtasun eza edo konfiantza-abusu egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lantokietan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.

d) Eritasunaren edo istripuaren itxura egitea. Langilea bajan egonik bere zein besteren kontura edozein lanetan aritzea ere hutsegitetzat joko da. Halaber hutsegite oso larritzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.

e) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea bidezko arrazoirik gabe, baldin eta horrela enpresari edo lankideei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.

f) Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea.

g) Enpresari bidegabeko lehia egitea zenbait ekintzaren bidez.

h) Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

i) Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta agertzea goragokoei edo haien senideei, baita lankideei eta enpresaren hornitzaile eta bezeroei ere.

j) Hutsegite larri bat egin ondoren, bi hilabeteren barnean gehiago egitea, mota desberdinetakoak izan arren, zehapena jaso badute.

k) Laneko edozein gaitan goragokoen esanak edo aginduak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragiten badie, salbu eta zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jarduten dutenean, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta langilearen kaltetan.

l) Sexu askatasunaren kontrako erasoak, langilea menpekoa dela aprobetxatuz egiten direnak, edo egoera pertsonala nahiz lanekoa dela-eta bereziki ahulak diren pertsonei egiten zaizkienak.

-Zehapenak:

Ondoren azaltzen dira aipatu hutsegiteengatik langileei ezartzen ahal zaizkien gehienezko zehapenak:

a) Hutsegite arinengatik: kargu-hartze idatzia.

b) Hutsegite larriengatik:

Kargu-hartze idatzia.

Bi egunetik hogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

c) Hutsegite oso larriengatik:

Kargu-hartze idatzia.

Hogeita bat egunetik hirurogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

Kaleratzea.

-Preskripzioa:

Graduaren arabera, hutsegiteak preskribatzeko epeak honakoak izanen dira:

a) Hutsegite arinak: hamar egun.

b) Hutsegite larriak: hogei egun.

c) Hutsegite oso larriak: hirurogei egun.

Hutsegiteen preskripzio epea enpresak gertaeren berri izaten duenean hasiko da kontatzen eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabetera.

-Agintekeria.

Zuzendari, buru edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jokatzen badute, enpresek hutsegite oso larritzat joko dituzte gertaera horiek eta dagokien zehapena ezarriko diete.

Zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudun batek agintekeriaz jokatzen duela ulertuko da bidegabekeriaren bat egiten badu, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta menpekoari kalte nabarmena eginez. Behin arau-haustea egiaztaturik, enpresako zuzendaritzak zehapena ezartzeko neurririk hartzen ez badu, langile kaltetuak jakitun jarriko ditu langileen ordezkariak, eta hauek egokitzat jotzen dituzten ekintzak gauzatu ahalko dituzte.

72. artikulua. Lapurretak.

Bi aldeak kezkaturik daude erremintak, makinak, gauza pertsonalak eta abarrekoak maiz lapurtzen direlako, eta horregatik adostu dute halako ekintzen aurkako barne erregelamendua ezarri eta hitzarmen honetan jasotzea, beste enpresa batzuetan izandako antzeko esperientziak oinarritzat harturik.

-Erabat debekaturik dago mota guztietako produktu, erreminta, aparatu edo materialak bidegabeki hartzea, enpresarenak izan nahiz lankide, hornitzaile edo bisitarienak izan.

-Aldian behin eta ausaz miaketak eginen dira bai armairuetan eta bai autoetan ere, fabrikako irteeran.

Gai honen inguruko edozein hutsegiterengatik edo armairuak nahiz autoak ireki nahi ez izateagatik zehapena ezarriko da. Zehapena are kaleratzea ere izan daiteke.

Gauza eta objektuen miaketak, aurreko paragrafoetan aipatutakoak, Konstituzioa eta Langileen Estatutuaren 18. artikulua erabat errespetatuz eginen dira.

73. artikulua. Erretiro partziala.

Hitzarmen honen indarraldian, legezko baldintzak betetzen dituzten langileek erretiro partziala hartu ahal izan dezaten, enpresak, unean uneko legeria indardunari jarraituz, erretiro partziala ahalbidetuko du, baldin eta enpresa eta langilea ados jartzen badira lan egiteko aldiei buruz.

IX. KAPITULUA

Azken klausulak

74. artikulua. Hitzarmen honen konputu osoa.

Hitzarmen hau soldatazko eta bestelako prestazio eta kontraprestazioen multzo osoa da. Beraz, legezko arauekin edo itundutako arauekin alderatzen denean, multzo eta konputu oso horri eutsi behar zaio eta ez da zilegi arau bakoitzetik norberaren mesederako zatiak hartu eta kalterakoak baztertzea.

Halaber, hitzarmen honetako baldintzek legezko edo itun bidezko edozein arautan ezar daitezkeen hobekuntzak irentsiko dituzte.

75. artikulua. Zuzenbide osagarria.

Hitzarmen honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Industria Siderometalurgikoaren sektoreko Hitzarmenean ezarritakoari jarraituko zaio.

76. artikulua. Indargabetzea.

Hitzarmen honek aurreko hitzarmen eta enpresa-itun guztien lekua hartuko du.

77. artikulua. Interpretazio eta zaintzarako batzorde mistoa.

Arau hauek interpretatu eta aplikatzean sor daitezkeen desadostasunez arduratzeko, eta modu ofizialean egin daitekeen edozein errekurtsoren aurreko tramite gisa, "Aplikazio Arauen Interpretazio eta Zaintzarako Batzorde Mistoa" eratuko da. Enpresak eta hitzarmena sinatu duen langileen ordezkaritzak osatuko dute eta paritarioa izanen da.

1. ERANSKINA

2007. urteko orduko primen taula. 2007ko balioak

Orduak urtean: 1.864 (egutegiko 1.712 ordu + 152 ordu oporrengatik)

1 0,382036 0,409167 0,432203 0,454606

1,01 0,399122 0,426906 0,451536 0,475304

1,02 0,416208 0,444777 0,470970 0,495940

1,03 0,433284 0,462566 0,490290 0,516563

1,04 0,450379 0,480354 0,509671 0,537262

1,05 0,467504 0,498249 0,528972 0,557960

1,06 0,484643 0,516065 0,548367 0,578641

1,07 0,501698 0,533920 0,567660 0,599370

1,08 0,518734 0,551691 0,587063 0,620002

1,09 0,535927 0,569560 0,606432 0,640821

1,1 0,552937 0,587317 0,625715 0,661412

1,11 0,570022 0,605106 0,645199 0,681973

1,12 0,587215 0,623050 0,664554 0,702720

1,13 0,608692 0,645199 0,687948 0,727001

1,14 0,625925 0,663240 0,707298 0,747776

1,15 0,643254 0,681043 0,726894 0,768639

1,16 0,660293 0,699005 0,746296 0,789361

1,17 0,677457 0,716974 0,765804 0,810094

1,18 0,694685 0,734925 0,785234 0,830899

1,19 0,711866 0,752846 0,804807 0,851727

1,2 0,729012 0,770643 0,824221 0,872496

1,21 0,846083 0,890295 0,948854 1,002257

1,22 0,863459 0,932993 0,968488 1,023116

1,23 0,880657 0,938347 0,988122 1,044058

1,24 0,898016 0,944545 1,007757 1,065029

1,25 0,915421 0,962539 1,027421 1,085983

1,26 0,932713 0,980610 1,046957 1,106883

1,27 1,053084 1,102005 1,169889 1,231121

1,28 1,122694 1,172807 1,241866 1,304464

1,29 1,192365 1,243373 1,313993 1,377855

1,3 1,261864 1,314015 1,386094 1,451166

1,31 1,331428 1,384710 1,458102 1,524491

1,32 1,401065 1,455294 1,530154 1,597820

1,33 1,470656 1,525873 1,602233 1,671238

1,34 1,540221 1,596470 1,674365 1,744563

1,35 1,609871 1,667174 1,746404 1,817834

1,36 1,679529 1,737891 1,818394 1,891154

1,37 1,749001 1,808471 1,890415 1,964524

1,38 1,818597 1,879064 1,962592 2,037928

1,39 1,888233 1,949714 2,034613 2,111306

1,4 1,957749 2,020409 2,106531 2,184600

2. ERANSKINA

Beharginen sorrarazpenak. 2007. urteko balioak

3. ERANSKINA

Enplegatuen sorrarazpenak. 2007. urteko lansarien taulak

4. ERANSKINA

Ikuskapenaren data:

Ikuskatzailea:

Azken emaitza:

ORDENA ETA GARBITASUNA

Ikuskapenaren data:

Ikuskatzailea:

Azken emaitza:

S E G U R T A S U N A

Ikuskapenaren data:

Ikuskatzailea:

Azken emaitza:

K A L I T A T E A

5. ERANSKINA

Bidaietako dietak. 2007. urteko balioak.

Beharginak eta enplegatuak (6. mailatik 11.era bitartekoak, biak barne)

-Ostatua eta otorduak Espainian eta/edo atzerrian.

.Bazkaria: 22,5.

.Afaria: 18,24.

.Gela eta gosaria: 51,19.

.Dieta osoa: 91,93.

-Atzerrira egiten diren bidaietako gastuak likidatzeko arauak:

Egindako gastuak likidatuko dira bidaia-orrietan. Gastuen frogagiriak aurkeztuko dira, eta, aurrekoa gorabehera, 24,70 euroko eguneko dieta jasoko da nekez froga daitezkeen gastuak ordaintzeko: hiri barneko joan-etorriak, gosariak, prentsa etab.

-Kilometroaren balioa, norberaren ibilgailuan egiten diren bidaietan (Espainian eta/edo atzerrian):

Joan-etorriak honela egin daitezke:

.Enpresaren ibilgailuetan. Hegazkinez, turista mailan. Trenez (eguneko trenetan 1. maila eta gaueko trenetan ohe-bagoia).

.Norberaren ibilgailuan

honela likidatuko dira gastuak, egindako kilometroen arabera: 0,28 euro kilometroko.

Txartelak enpresaren bitartez eskuratzen ez direnean, haien kostua gastuen orrian jarriko da eta ordainagiriak erantsiko dira. Autobideko sariak enpresaren kontura izanen dira. Kontzeptu hori bidaia-orrian jarri behar da.

6. ERANSKINA

Hainbat artikulutan aipatutako kontzeptuen balioen taula 2007rako. Beharginak eta enplegatuak

29 LOTURA PLUSA 23,54

30 GAUEKO DEIEN OSAG. 11,73

47 ERRET. ETA BAL. DIRU-EKARP. 10.112,89

47 ADIN. AURR. BALIAEZINT. DIRU-EKARP., URTEAN 290,87

49 AHAIDEENTZAKO DIRU-EKARP. 290,87

50 SEME-ALABA MINUSBALIATUENTZAKO LAGUNTZA 183,21

51 EZKONTZAGATIKO DIRU-EK.

URTEBETEKO ANTZINATASUNA: PAGA BAT + 38,78

2 URTEKO ANTZINATASUNA: PAGA BAT + 77,54

3 URTEKO ANTZINATASUNA: PAGA BAT + 116,32

4 URTEKO ANTZINATASUNA: PAGA BAT + 116,32

5 URTEKO ANTZINATASUNA: BI PAGA + 116,32

52 JAIOTZAGATIKO DIRU-EKARPENA 96,96

56 KORRITURIK GABEKO MAILEGUA (ez da aldatuko hitzarme-

naren indarraldian) 1.000

57 IOO 66,34

58 TSKO 20,82

67 LAUGARREN TXANDA-LARUNBATETAKO PLUSA 88,66

67 LAUGARREN TX.-IGANDE ETA JAIEGUNETAKO PLUSA 104,78

68 PINTURAKO PLUSA 49,78

3 TXANDAKO ARDURADUNAREN PLUSA (5.047,59 urtean) 420,63

65 MUNTATZAILEEN IRTEERA PLUSA, ESPAINIAN 15,00

65 MUNTATZAILEEN IRTEERA PLUSA, ATZERRIAN prezioa

eguneko

62 DIETA: bazkaria 22,50

62 DIETA: afaria 18,24

62 DIETA: gela eta gosaria 51,19

62 DIETA OSOA 91,93

Eguneko dieta atzerrian 24,70

Kilometro-ordaina 0,28

69 MAKINA AUTOMATIKOETAKO AKORDIOKO PLUSA

(8,58 euro/eguneko)/prezioa/orduko = 1,072 euro 8,58

7. ERANSKINA

IOOan eragina duten kontzeptuak. 2007-2010 aldirako hitzarmena

BERANDU IRISTEA (betiere denbora berreskuratuta)

ATZERAPEN BAT 6 HILABETEAN, GEHIENEZ 2,5 ORDUKOA

TOLERANTZIA: 30 MINUTU HILABETEAN BEHIN.

GIZARTE ARAZOAK

BADUTE ERAGINA

EZKONTZA

BADUTE ERAGINA

MEDIKUARENGANA IRTETEA

2 ORDUTIK GORAKO IRTENALDIA HIRU HILABETEAN

ORDAINDU GABEKO BAIMEN BEREZIA

BAI (ENPRESAREKIN BESTERIK ADOSTU EZEAN)

BAIMEN BERRESKURATUAK EDO BERRESKURATU BEHARREKOAK

BAI (ENPRESAREKIN BESTERIK ADOSTU EZEAN)

ORDU SINDIKALAK

EZ DUTE ERAGINIK, BETIERE EZARRITAKO ARAUAK BETETZEN BADIRA

NORBERAREN ARAZOETARAKO IRTENALDIAK

EZ DUTE ERAGINIK BERRESKURATZEN BADIRA (GEHIENEZ IRTENALDI BAT 5 URTEAN)

EZ DUTE ERAGINIK BERRESKURATZEN BADIRA ETA FROGAGIRIA EKARTZEN BADA

BADUTE ERAGINA

ISTRIPUA (Mutuara irtetea)

LAN ISTRIPUA DELA-ETA MUTUARA BI ORDUTIK GORAKO IRTENALDIAK EGITEA.

BORONDATEZKO LANUZTEA

BADUTE ERAGINA

GREBA

BADUTE ERAGINA

BATZARRAK

BADUTE ERAGINA (BESTELAKO AKORDIORIK EZEAN)

ISTRIPUA IZAN DUTENEI LAGUN EGITEA

EZ DUTE ERAGINIK, EZINBESTEKOA BADA

ERITASUNA

BADUTE ERAGINA

LIZENTZIAK:

BADUTE ERAGINA

*SEME-ALABAK JAIOTZEA

EZ DU ERAGINIK

*EZKONTIDEA EDO IZATEZKO BIKOTEKIDEA HILTZEA

EZ DU ERAGINIK

*GURASOAK, SEME-ALABAK ETA ANAI-ARREBAK HILTZEA

EZ DU ERAGINIK

*EZKONTIDEAREN, GURASOEN ETA SEME-ALABEN

ERITASUN LARRIA EDO EBAKUNTZA

EZ DU ERAGINIK

IRTENALDIAK GIDATZEKO

BADUTE ERAGINA

ENPRESAREN ANALISIAK

EZ DUTE ERAGINIK

Zerrenda honetan aurreikusi gabeko orok badu eragina.

Berreskuratu beharreko baimenak lanaren arabera berreskuratuko dira.

Iragarkiaren kodea: F0716127