155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

340/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 22koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren 1999ko martxoaren 4ko Foru Agindua indargabetzen duena. Foru agindu hark jarduera ekonomiko gainerakorrek eta garapen eta enplegurako toki ekimenek Nafarroan sustatutako enplegurako laguntzak arautu zituen.

1999ko martxoaren 4ko Foru Aginduaren bidez, jarduera ekonomiko gainerakorrek eta garapen eta enplegurako toki ekimenek Nafarroan sustatutako enplegurako laguntzak emateko oinarriak arautu ziren. Agindu horrek Nafarroan egindako esperientzia pilotu berritzaileei -Europar Batasunarekin batera finantzatuak- jarraipena eman nahi zien, lortutako emaitza onen ondorioz, eta garapenerako eta enplegurako toki ekimenak sustatzea kontuan hartzen zuen.

Europako Gizarte Funtsaren Nafarroako 3. Xedeko Programa Eragilea onetsi eta gero, aipatutako foru aginduaren laguntzak gehitu zitzaizkion programa eragilearen 2.1.3 neurriaren aplikazioari, %45ean finantzatzeko.

Kudeaketako zuzendaritzaren ekainaren 16ko 2646/2005 Ebazpenaren bidez, eta deialdia Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakora egokitzeko, deialdian aplikatu beharreko hautapen irizpideak ezarri ziren.

Une honetan, jarduera ekonomiko gainerakorrentzako laguntzen araubidea aztertu beharko litzateke, ahalik eta gehien egokitzeko Nafarroako 3. Xedeko Programa Eragilean eskatutako irizpideetara, Dirulaguntzei buruzko Legera eta deialdiaren benetako aplikaziora. Hortaz, bidezko da 1999ko martxoaren 4ko Foru Agindua eta 2464/2005 Ebazpena indargabetzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Indargabetzea.

Indargabetu egin dira Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren 1999ko martxoaren 4ko Foru Agindua eta hura garatzen duen 2646/2005 Ebazpena. Foru agindu hark jarduera ekonomiko gainerakorrek eta garapen eta enplegurako toki ekimenek Nafarroan sustatutako enplegurako laguntzak arautu zituen.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko azaroaren 22an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0718211