155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Leitzako Udal Planeko U.R.2ari dagokion borondatezko birzatiketa proiektuaren testu bategina eta aldaketa. Hasierako onespena

2007ko azaroaren 20an Leitzako alkateak Leitzako Udal Planaren U.R.2ari dagokion testu bategina eta borondatezko birzatiketa proiektuaren aldaketari hasierako onespena eman zion, Arremia Etxegintza, S.L.k sustatua. Aldaketaren xede nagusia da P-1 lurzatian dagoen pasabide zortasuna soilik UE 34ra mugatzea, birzatiketa originalak barneratu zuen UE 35a zortasun horretatik at utziz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak bere 151, 76 eta 74 artikuluetan dioena betez, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aztertua izan eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik egongo ez balitz, dokumentuak behin betiko onespena izango luke, hala balegokio.

Leitzan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0717995