155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITZAGAONDOA

Belarren aprobetxamendua, zortzi urtekoa, eskatzeko epea irekirik

Larreen aprobetxamenduaren esleipena, zortzi urterako egin zena, heldu den abenduaren 31n bukatuko denez, iragarki honen bidez, epea irekitzen da ibarreko abeltzainek eskaera egin dezaten esleipen berrirako, denbora bererako.

Interesdunek, eskaera aurkeztuko dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak baino lehen, eta harekin batera zinpeko aitorpena, ordenantzaren 34. artikuluan ezarritako baldintzak betetzearena, azken errenta aitorpenaren fotokopia eta abere kopuruaren ziurtagiria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ardatzen, 2007ko azaroaren 20an.-Alkate udalburua, Ioseba Echarte Azcárate.

Iragarkiaren kodea: L0718034