155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

185/2007 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile kabo izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatu zena; Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Dekretua, merezimenduen baremoei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako

ARAUAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da suhiltzaile kabo izateko 20 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendurako Zuzendaritzari atxikitako parke hauetarako:

Zein parketarako: Altsasu. Lanpostuaren zenbakia: 7141.

Zein parketarako: Auritz. Lanpostuaren zenbakia: 6508, 6512.

Zein parketarako: Lizarra. Lanpostuaren zenbakia: 7573.

Zein parketarako: Lodosa. Lanpostuaren zenbakia: 7571.

Zein parketarako: Nabaskoze. Lanpostuaren zenbakia: 6509, 6894, 6895, 7916.

Zein parketarako: Oronoz-Mugairi. Lanpostuaren zenbakia: 6917.

Zein parketarako: Iruña. Lanpostuaren zenbakia: 7944, 480, 6074, 6075, 6076.

Zein parketarako: Tutera. Lanpostuaren zenbakia: 6077, 6078, 6395. Prestakuntza unitatea: 6513, 6514.

10. arauan aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldian, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, baldin eta "iraungitzeko" lanpostuak izateagatik bete behar ez badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotan funtzionario izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Suhiltzaile kaboen lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleituriko lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

4.-Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo erregistro orokorreko beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

5.2. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai "Zerbitzuen katalogoa" "Enplegu publikoa" ataleko deialdiaren aiputik abiatuta.

5.3. Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpul- tsatuak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Epaimahaiburua: José Javier Boulandier Herrera jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Aurreneurri, Su-itzaltze eta Salbamendurako zuzendaria.

Ordezkoa: Javier Garayoa Gurucharri jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile-ofiziala.

-Mahaideak:

1. Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Begoña Martínez Barrado andrea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloko burua, idazkari lana ere eginen duena.

Ordezkoa: Jose Manuel García Arguiñano jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileak Kudeatzeko Unitateko burua.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 arauan agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez (jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak) alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Salbuespena administrazio publikoetan egindako zerbitzuei dagozkienak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldutako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda (lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik) Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari igorriko dio espediente osoarekin batera. Hark, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena emanen du.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehiatzaileek lanpostu hutsak aukeratzen ahalko dituzte lorturiko puntuazioaren arabera; horretarako, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak ekitaldi baterako dei eginen du.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiek ezin izanen dituzte hautatu atxikirik dauden zuzendaritza nagusi bereko, erakunde autonomo bereko edo zuzendaritza nagusi baten menpe ez dagoen beheragoko unitate organiko bereko lanpostuak, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldia, arrunta edo partziala, aldatzen bada, erregelamendu horretako 8. 3 artikuluaren b), c) eta d) ataletan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak berreskura ditzakete, halaxe eskatu ondotik, betiere erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola dokumentazioa berreskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean berreskuratzen ahalko dira.

13.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek epaimahaiak eginak ez badira, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2007ko urriaren 18an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Eskaera, ..................... izateko ...... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ....(e)ko ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .............aren ........(e)an.

1) Norberaren datuak:

Deiturak eta izena:

Jaiotze eguna eta tokia: NANa:

Helbidea: Posta kodea:

Etxeko telefonoa Lantokiko telefonoa:

2) Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Egoera administratiboa.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

c) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

d) Zein maila edo taldetakoa den:

3) Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

4) Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5) f Adierazten du euskarazko maila neurtzeko proba egin nahi duela (*).

6) f Adierazten du frantses eta ingeles maila neurtzeko probak egin nahi dituela (*).

Horrenbestez,

Eskatzen du eskabideak aipatzen duen deialdian onar dezatela.

Iruñean, .....(e)ko ....................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza saioetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barnean antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu eta/edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak soilik baloratuko dira atal honetan.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 10 puntukoa da, gehienez.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

-Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

-Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu ez bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0718241