155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Lurraren gaineko kontribuzioa, 2007ko bigarren seihilekoa. Telebanaketa eta Internet, 2007. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2007ko abenduaren 21ean amaitzen dela lurraren gaineko kontribuzioaren zergagatik 2007ko bigarren seihilekoari eta telebanaketagatik eta internetgatik 2007. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren banketxeen bulegoetako edozeinetan ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagariak 2007ko abenduaren 21ean igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Mutiloabeitin, 2007ko azaroaren 20an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0718544