155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoaren hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2007ko azaroaren 20ko bilkuran, 2008rako plantilla organikoari hasierako onespena eman zion.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0718109