155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako tronboi espezialitateko irakasle izateko lanpostua. Izendapena eta esleipena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 13an egin bilkuran, Juan Carlos Aoiz Berango jauna izendatu zuen Musika Eskolako tronboi espezialitateko irakasle, deialdiko epaimahaiaren proposamenari jarraikiz; izan ere, hura izan da oposizioa gainditu duen izangai bakarra; Musika Eskolako tronboi espezialitateko irakasle izateko lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdia 2007ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202912-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea erabaki zuen.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita.

Iruñean, 2007ko azaroaren 13an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0718058