155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2008. urteko egutegia

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko azaroaren 16an:

(2/PR)

"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta 457/2005 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2008ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik I. eranskina eta espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:

1. Onestea Iruñeko Udalaren bulegoetan 2008an izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Martxoaren 20a: Ostegun Saindua.

-Martxoaren 21a: Ostiral Saindua.

-Martxoaren 24a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Uztailaren 7, 8, 9, 10, 11 eta 14a: Sanferminak.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Azaroaren 29a: San Saturnino, jaieguna Iruñean.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Jaieguna Nafarroan).

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2008. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 18 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 36 ordu eta 30 minutu astean, 218 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 18 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:42tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:18ra bitarte.

3. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, erregistro orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30era, Udaletxeko ate nagusian, baina instantziak aurkezteko besterik ez.

4. Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileentzat. Obra eta Lorategietako zerbitzuen lanaldia 7 ordu eta 18 minutukoa izanen da, denentzat, 7:42tik 15:00etara bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bestelako akordioren batera iristen badira, betiere Lehendakaritzako Alorrak berretsita. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, lanaldiaren urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie."

Iruñean, 2008ko azaroaren 16an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0718076