155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Milagros Samanes Domench andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 3/2007 Ebazpenaren kontra, lehen hezkuntzako orotariko espezialitaterako (gaztelaniaz) izangaien zerrendari dagokionez.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, orotariko lehen hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitaterako zerrendan 626. zenbakitik 1448.era bitarte, biak barne, dauden izangai guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 07145.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2007ko azaroaren 22an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0718165