155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik aterako direnak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2007ko otsailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 22 zk.koa).

Carlos Zaratiegui Tellecheak, Igor Barredo Muñozek, José Antonio Fraile Lópezek, Aitor Andueza Elíak eta Javier Ayarra Ullatek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko hirugarren ariketan emandako emaitzen aurka. Azkeneko bi horiek eta Juan Carlos Cisneros Samperrek epaimahai horrek onetsitako lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri dute ere. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2007ko azaroaren 26an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0718431