155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik aterako direnak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2007ko otsailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 22 zk.koa).

David Díaz Nieto jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretako epaimahaiak oposizioko laugarren ariketan emandako emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko azaroaren 26an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0718430