155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

430/2007 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat instalatzeko, Uharte-Egues 3. linea luzatuz eta Cordovilla-Mutiloa 9. linearekin lotuz. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

2007ko irailaren 14an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.

Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat, adostasun txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat instalatzeko, Uharte-Egues 3. linea luzatuz eta Cordovilla-Mutiloa 9. linearekin lotuz.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Errekak eta ezpondak gurutzatzeko, garrantzi handirik gabeko landareak dituzten tokiak aukeratuko dira, batez ere El Soto erreka aldean, toki hori "sahasti eta makaldi" gisa inbentariatua baitago (EBko 92A0 kodea).

-Obrak egin bitartean ez da sarbide berririk eginen. Beraz, egun dauden bideak erabili beharko dira. Lanak bukatutakoan, eremua garbi-garbi utziko da eta hondakin eta soberakin guztiak baimendutako hondakindegi batera eramanen dira.

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Arangurengo Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0718173