155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

424/2007 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Artabiako legar-hobi ohia, Allingo udal mugapeko 10. poligonoko 151. lurzatian dagoena, egokitzeko proiektuari. Obras Especiales Navarra, S.A.k sustatu du.

2007ko abuztuaren 21ean departamentu honetan aurkeztu zen goian aipatutako eskaera. Jarduketaren ezaugarriak biltzen dituen agiria ikusi eta aztertu dira: Lizarrako S-1 Ibarra sektorea urbanizatzeko obretatik ateratako 40.000 m³-ko lur soberakinak botatzea. Ondoren, zerbitzuak jakinarazi du jarduera bateragarria dela ingurumen aldetik eta ingurune hori lehengoratzea errazten duela, oso hondatuta baitago agregakinak ustiatzeari utzi zitzaionetik. Jarduera abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko O) letran sartuta dago. Beraz, Ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu hark Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Allingo Udalaren proiektuaren hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena eskatu eta, 2007ko urriaren 26an, aldeko txostena jaso zen.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Artabiako legar-hobi ohia, Allingo udal mugapeko 10. poligonoko 151. lurzatian dagoena, egokitzeko proiektuari. Obras Especiales Navarra, S.A.-k sustatu du.

2. Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

Ingurumen arlokoak:

-Jarduketako lurzatietan hondealanetik sortutako soberakinak besterik ez dira onartuko, gai arriskutsuz kutsatu gabeko lur eta harriak alegia. Botako dena zorrotz kontrolatu beharra ezartzen da. Horretarako, itxitura lurzatiaren eta NA-7185 errepidearen arteko mugan mantenduko da eta ate bat eta deus botatzerik ez dagoela adierazten duen kartel bat paratuko dira. Atea itxita egonen da laneko ohiko ordutegitik kanpo.

-Lurzatian lehenagoko isurketak daudela kontuan hartuta, eta proiektuan aurkeztutako ustiaketa plana ezarri ahal izateko, lehenik eta behin isurketa horiek zabaldu beharko dira.

-Proiektuan azaldutako akaberako topografia lortzeko helburua hondakindegia erabiltzen hasten denetik aurrera hartuko da kontuan. Horretarako, betelana 1-1,5 metroko altuerako geruzen bidez eginen da, legar-hobiko lurzatiaren oinarritik gora, geruza guztiak ongi trinkotu ondoren.

-10 metroko zabalerako babes zerrenda bat jarriko da, eta ez da lurrik botako lurzatiaren iparraldean dagoen biderantz, ez eta NA-7185 errepiderantz ere. Isurketek ez dute egungo itxitura zein ezpondatan dagoen, ezponda hori gaindituko.

-Lerro zuzenegiko topografia bukaerak saihestuko dira. Proiektuko zeharkako profilen planoetan ageri den bezala, ahaleginak eginen dira malda homogeneoko erliebe suabea lortzeko (malda-aldaketa bortitzak sortzen dituen ertzik gabea), lurzatiko gehieneko kotatik (555 metro) mendebaldean muga egiten duen errepideraino (525 metro). Gainazal berriak eta mugakide diren lurzatiak fisiografikoki berdintzeko ahaleginak eginen dira. Aldian behin, isuritako lurra zabaldu eta topografia berria birmoldatuko da. Horretarako, eta gutxienez ere hamar egunean behin, lurzatian atzerakako hondeamakina bat edo bulldozer bat arituko da lan horietan.

-Hondakindegia proiektuan adierazten denean erabiliko da. Azken data 2008ko urtarrilean izanen da. Epe hori hiru hilabetez luzatzen da, jarduketak ukitutako eremua lehengoratzeko.

-Lurzatia basogintzarako erabiliko da. Hortaz, bete eta gero, material lodiak lurperatuko dira, gainazalera atera ez daitezen. Ondoren, azken azalerak birmoldatuko dira eta landare-lurra gehituko da (50 cm-ko geruza) eta, azkenik, azalerak findu, landu eta erein eginen dira eskualdeko belar eta zurezko espezieen haziekin.

-Obrak amaitutakoan ingurua sakonki garbituko da. Proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko eta obretarako instalazio guzti-guztiak kendu beharko dira.

Hirigintza arlokoak:

-Jarduerak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren baimena eduki beharko du.

-Lurzatiaren barruko lur mugimenduek inguruko lurraren mailak errespetatu beharko dituzte, eta maldaren %50a gainditzen ez duten trantsizio ezpondak ezarriko dira, Hirigintza Arauen 60. artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 60.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu, horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, sustatzaileari, Ingurumenzaintzari eta Allingo Udalari.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0718147