103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako UC 9.1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko U.C.9.1 unitatea urbanizatzeko proiektua; orobat, 2007ko urtarrilaren 23ko txosten teknikoa dela-eta sartutako zuzenketak. Carlos Ros Zuasti industri ingeniariak prestatu zuen txostena eta sustatzailea Ignacio Buzunariz Martínez da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko uztailaren 12an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0711350