103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udaleko jarduneko alkate Santiago Aldaco Aleman jaunak, Alkatetzaren 2007ko ekainaren 8an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea borondatezko birzatiketa proiektua eta hari dagokion hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere Baztango Udal Planeko 5. poligonoko 178. lurzatian, Zozaian, dagoen 1 exekuzio unitatean nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan emateko, horretarako ireki den espedientean agertzen baita. Honako hauek dira sustatzaileak: Javier Iturralde Echeverria, Miren Itxaso Arrechea Maritorena, Natividad Echeverría Zozaya eta Fernando Iturralde Arrache.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2007ko uztailaren 4an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0711345