103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Xehetasun azterlana, Eguesen. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2007ko uztailaren 10ean, hasiera batean onesteko Elkano-Ibiriku-Egues zonako AR-2 banaketa eremuko 17. irlaren xehetasun azterlana, Joaquín Ariz Tellería eta Jaime Fernández León arkitektoek prestatu agiriarekin bat (EHAEOk 2007ko ekainaren 14an ikus-onetsia), Agustín Lizarraga Echeverría jaunak sustatua, Construcciones Francisco Lizarraga, S.L.ren izenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0711343