103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena.

Udalak, 2007ko uztailaren 20ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Urdaizko UB 3 kudeatzeko hirigintzako hitzarmena, Gabruel Ochoa Redín jaunak sustatua.

Gabriel Ochoa Redín jaunak eskatuta tramitatu zen Urdaizko herriguneko UB 3 unitatea kudeatzen duen hirigintzako hitzarmena, eta hura hasiera batean onetsi ondotik (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 090/07 Ebazpenaren bidez), iragan da jendaurreko epea (2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 18koa) inork alegaziorik aurkeztu gabe. Haren %10eko hirigintzako aprobetxamenduaren ordez, duen balio ekonomikoa ezartzea du xede.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki zen:

_Behin betiko oneseta Urdaizko UB 3 kudeatzeko hirigintzako hitzarmena, Gabriel Ochoa Redín jaunak sustatua, haren %10eko hirigintzako aprobetxamenduaren ordez, duen balio ekonomikoa ezartzeko.

_Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

_Testuaren kopia bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, baita Urdaizko Kontzejura ere.

_Erabaki hau sustatzaileari igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711887