103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

460/2007 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Aurizko multzo historikoa interes kulturaleko ondasuna dela deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txosten bat aurkeztu du, Aurizko multzo historikoa interes kulturaleko ondasuna dela deklaratzeko espedientea ireki dadila proposatzen duena.

Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeaak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurizko multzo historikoa interes kulturaleko ondasuna dela deklaratzeko espedientea irekitzea, ebazpen honen eranskineko agirietan adierazten diren mugekin.

2. Espedientea tramitatzen segitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Aurizko Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko 19.1d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatu edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da kultura arloko departamentu eskudunaren baimena.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2007ko uztailaren 3an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

AURIZKO PARTE ZAHARREKO MUGAK

San Nikolas karrikan hasten da, Kanaleburu karrikako bidegurutzetik hasita, 5. poligonoan 250. lurzatira ailegatu arte. 251. lurzatiaren bazterretik doa. 252. lurzatiaren ingurutik doa Kuatropea karrikaraino. Karrika horretatik segitzen du Orreaga karrikako bidegurutzeraino. Karrika horren ardatzetik doa 263. lurzatiarekin bat egin arte. 181A eta 182. lurzatien ezkerreko bazterretik segitzen du. 1. lurzatiaren ingurutik doa, San Nikolas karrika zeharkatzen du eta 6. poligonoraino ailegatzen da. 1. lurzatiko mugatik pasatzen da. 136A lurzatiaren ingurutik doa. Errekari lotzen zaio 211. lurzatiraino. Lurzati horren ingurutik doa 166A lurzatiarekin bat egin arte. Horren ingurutik doa 173A lurzatiarekin topo egin arte. Lurzati horri darraio San Nikolas karrikaraino.

Iragarkiaren kodea: F0711229