103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Gabriel Ochoa Redín jaunak eskatuta tramitatu zen Urdaizko herriguneko UB 3 unitatearen birzatiketa proiektua, eta hura hasiera batean onetsi ondotik (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 087/07 Ebazpenaren bidez), iragan da jendaurreko epea (2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 18koa) inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Alkatetza honek 2007ko uztailaren 20ko 119/07 Ebazpenaren bidez,

Erabaki du:

_Behin betiko onestea Urdaizko herriguneko UB 3 unitatea birzatitzeko proiektua, Gabriel Ochoa Redín jaunak sustatua.

_Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

_Birzatiketa proiektuaren kopia eginbidetua Agoizko Jabetza Erregistrora igortzea.

_Erabaki hau sustatzaileari eta Urdaizko Kontzejura igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711885