II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANTZIN
Arau Subsidiarioetako aldaketa eta hirigintzako hitzarmena
Udalak 2007ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran hasiera baten onetsi zen Antzingo Arau Subsidiarioetako aldaketa, U.E.2.32 unitateari (Andiablasco Gestiones Inmobiliarias, S.L) eta U.E. S-3 unitateko 8. lurzatiari (Antzingo Udala) dagokiena; orobat, U.E. 2.32 unitatea kudeatzeko hirigintzako hitzarmena ere Andiablasco Gestiones Inmobiliarias, S.L.rekin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espediente hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.
Antzinen, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L0711758