103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Artikako UR-5 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2007ko uztailaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Artikako UR-5 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektua, Berriobeitiko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0711754