103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

Kredituak aldatzeko espedientearen behin betiko onespena (07/1 espedientea)

2007ko maiatzaren 16an Udalak egindako osoko bilkuran, kredituak aldatzeko 07/1 espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen. Horren iragarkia 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko ekainaren 22an.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kredituaren aldaketa behin betikoz onetsitzat hartzen da, modu honetan:

Proposatutako kredituaren gehigarria eta aparteko kreditua 2006ko kontuen itxieraren ondoko diruzaintzako soberakin likidoarekin finantzatuko da.

Kreditu gehigarria behar duen gastuetako aurrekontu-saila hau da:

Kodea: 1 43200 44000._Deskribapena: Ekarpenak Bera Lantzen, S.L. Kopurua: 69.387,44 euro.

Aparteko kreditua behar duen gastuetako aurrekontu-saila hau da:

Kodea: 1 43200 74000._Deskribapena: Dirulaguntzak Bera Lantzen, S.L. Kopurua: 29.524,77 euro.

Beran, 2007ko uztailaren 31n._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0712279