103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

PUIU

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2007ko maiatzaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea inok erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz, behin betikoz onetsirik gelditu da eta ondotik ematen da argitara:

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %8. Lanpostuko osagarria: %10.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A maila. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %23.

Langileen izen zerrenda

María Asunción Nieto Zabala. Idazkaria.

Ramón Aierra Guillén. Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0711517