103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERA

Zinegotzien ordaina Udaleko kide anitzeko organoen bileretara joateagatik

Udalak, 2007ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. 30 euroko ordaina jartzea Udaleko kide anitzeko organoen bileretara joateagatik.

2. Kopuru bera ordaintzea Udalak ordezkaritza duen beste edozein erakunderen kide anitzeko organoen bileretara joateagatik, baldin eta erakunde horietan ez bada ordainsaririk kobratzen.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Beran, 2007ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0712274