103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VILLAFRANCA

EDIKTUA

Alkatetza Udalburutzak, 2007ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez ondoko zinegotziak alkateorde izendatu ditu, zerrendatzen diren hurrenkeraren arabera eta eskuordetzen diren ahalmenekin:

Lehen alkateordea: Enrique Marín San Miguel.

Lehen alkateordea eskuordetu da udal zerbitzuen jarduera alorrak zuzendu eta kudeaketa orokorra egiteko, kargua hutsik dagoenean, edo hura kanpoan edo eri dagoenean, hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena barne, eta baita udala ordezkatzeko Osoko Bilkuraren buru izanik, eta berau deitzea Alkatetza kanpoan edo eri dagoenean, espresuki gauzatu beharko dira eskuordetzeak. Eskuordetza kargua hutsik dagoenean, edo hura kanpoan edo eri dagoenean azaldu diren kasuetan eta izendapenaren hurrenkerari jarraikiz eginen da.

Bigarren alkateordea: María Pilar Lafraya Amigot.

Hirugarren alkateordea: Virginia Cerdán Azcona.

Hirugarren alkateordea eskuordetu du, Herritarrendako Laguntza Alorreko Informazio Batzordeko burua baita, Alkatetzari alor horretan dagozkion zuzendaritza eta kudeaketa eginkizunetarako. Toki entitatearekiko edozein eskaera, gestio, erabaki edo administrazio izaerako beste edozein arazoetan herritarrak artatuz, informatuz eta aholku emanez.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 44.3 artikulua betez.

Villafrancan, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0711763