103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Alkatetzaren dekretua

Erregelamendu organikoan sortu diren zein nahitaezko diren Informazio batzordeetako partaidetza eta osaera direla-eta udal taldeetako bozeramaileei behar diren galderak egin ondoan.

Administrazio Publikoen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 123. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuz.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Honako hauek eskuordetzea, informazio batzorde hauetaretako:

_Herri Lanen, Trafikoaren eta Kaleen Garbiketaren Batzorderako: Francisco M.ª Irizar Jáuregui.

_Hirigintza Batzorderako: Michel Bañeros Ibáñez.

_Merkataritza eta Turismo Batzorderako: M.ª Asun Esparza Baztán.

_Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrilur Batzorderako. Javier Tapia Piudo.

_Gizarte Ongizate Batzorderako: Angel Arbona Jiménez.

_Besten eta Gazteriaren Batzorderako: J. Javier Calvo Barasoain.

_Ingurumen Batzorderako: Iosu Urkiaga Ezkurra.

_Toki Agenda 21 Batzorderako: Francisco M.ª Irizar Jáurregui.

_Alde Zaharraren Batzorderako: Carlos Mateo Uriz.

_Berdintasunaren Batzorderako: Celina Sola Remón.

_Osasun Publikoaren Batzorderako: Santiago Lanas Olleta.

_Hezkuntza Batzorderako: Carlos Mateo Uriz.

_Euskara Batzorderako: Maiorga Ramírez Erro.

_Aurrekontu informatikoak garatu eta prestatzeko Batzordea (izen berria proposatu da: "Teknologia Berrien eta Antolaketaren Batzordea): Javier Ibáñez Iborra.

Bigarren._Alkatetzaren esku uztea honako batzorde hauetako burutza: Kontuen Batzorde Berezia, Lehendakaritza (Ekonomia eta Funtzio Publikoa) eta Industria.

Hirugarrena._ANV udal taldeari kudeaketak manatzea, gai hauetan: "Mintegia" eta "Nekazaritza biologikoaren gaineko heziketa gaia", baita Nafarroako Kutxaren "Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu", halako bi punturen gainean, hala nola "Monte Planoko artadiaren zati bat inaustea" eta "Champiñonerako 2 gurrutxo eta kripta zaharberritzea".

Laugarren._Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 125. artikuluari jarraituz, batzorde bakoitza osatuko da Udalbatzako udal talde guztien ordezkari kopuruaren heinean, eta kideen atxikipena eginen da talde bakoitzaren bozeramaileak alkateari zuzendutako idazkiaren bidez, zeinaren berri hurrengo osoko bilkuran emanen baita; titular bakoitzarentzat ordezko kide bat izendatzen ahalko da.

Borzgarrena._Interesdunei eta udal zerbitzuetako alorrei jakinaraztea, osoko bilkura jakinaren gainean jartzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711869