103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Tokiko Gobernu Batzarra Alkatetzaren eskumenetarako eskuordetzea

2007ko ekainaren 19an, alkateak dekretu hau eman du:

Apirilaren 2ko 444/2007 Dekretuaren bidez deitutako udal hauteskundeak 2007ko maiatzaren 27an eginda, Udal berria eratu zen.

Afera publikoen kudeaketaren arintasuna hobetzeko, Udalak osoko bilkuran onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarra sortzea, eta alde horretatik beharrezkoa da hura eskuordetzea Alkatetzak bere dituen zenbait eskurantzetarako.

Beraz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan esleitutako eskurantzak erabiliz,

Hau xedatu dut:

Lehenbizikoa._Tokiko Gobernu Batzarra eskuordetzea Alkatetzak jatorriz bere dituen ahalmen hauetarako:

_Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez badira, ezta, betiere, 6 mili euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

_Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratatazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

_Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 3 euro milioi baino gehiago ere, baita ondarearen besterentzea ere, delako portzentajea ezta delako zenbatekoa gainditzen ez badute, kasu hauetan:

.Ondasun higiezinak, betiere aurrekontuan aurreikusia badago.

.Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haien besterentzea aurrekontuan aurreikusi ez bada.

.Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

Bigarrena._Eskuordetze horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu Gobernu Batzordeak bere eskuetan uzten diren eskumenak; eta horien gainean ezin izanen da bertze organorik eskuordetu.

Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetze honen bidez hartzen dituen erabakien testuan, horixe adierazi beharko da, eta horretarako honako testua agertu beharko da, azalpen zatian: "Erabaki hau hartzea Tokiko Gobernu Batzar honen eskumenekoa da, izan ere Alkatetzaren 2007ko ekainaren 19ko 256/2007 dekretuaren bidez eskuordetu baitzuen horretarako".

Eskuordetze bidez hartzen diren erabakiak Alkatetzak emantzat hartuko dira, jatorrizko eskumenaren titularra den aldetik.

Hirugarrena._Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskuordetze horiek indarra izanen dute dekretu honen biharamunetik hasita, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratzen diren kontuan hartu gabe, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena deusetan ukatu gabe.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2007ko ekainaren 19an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0711469