103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Alkatetzaren dekretua, alkateordeei buruzkoa

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 20.1.a) artikuluak ezartzen du alkateordeak beharrezko organoak direla eta toki entitate guztietan egon behar dutela. Legearen 23.3 artikuluak dio alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean aukeratuz. Batzar horrek nahitaez egon behar du 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

Alkatetza honek, 2007ko uztailaren 10eko 1. Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotziak izendatu zituen, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.1 artikuluaren arabera.

Horrenbestez, bidezko da zinegotzi horien artean alkateordeak izendatzea alkatea ordezkatzeko izendapen edo lehentasun ordena aipatuz, kargua hutsik, kanpoan edo eri dagoenerako. Eskuordetze espresua egin beharko da kasu bakoitzean, A.F.E.ren 47. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbertzez,

Ebatzi dut:

Lehenengoa._Tokiko Gobernu Batzarreko ondoko zinegotzi hauek alkateorde izendatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran. Alkatearen ordez jardungo dute, legez aurreikusitako kasuetan.

1. Alkateordea: Francisco M.ª Irizar Jáurregui.

Bigarren alkateordea: Angel Arbona Jiménez.

Bigarrena._Ebazpen hau jakinaraztea alkateordeei eta udal alorrei eta argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki oholean.

Hirugarrena._Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, AFEren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Tafallan, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711868