103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MONTEAGUDO

Alkatetzaren dekretua

Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.

Udako oporrak direla eta 2007ko uztailaren 26tik 31ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez.

Legeak ezartzen duenez, alkateordeei dagokie alkatearen ordez jardutea, besteak beste hura kanpoan dagoenean, haren eginkizun guztien jabe eginik, izendapen ordenaren arabera.

Alkateordeek ez dituzte alkatearen eginkizunak beren gain hartuko haren dekretu bidezko eskuordetzerik gabe. Bertan azalduko dira haren nondik norakoak eta eskuordetzaren eraginaren datak; betiere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Alkatetzak, 2007ko ekainaren 27ko dekretuaren bidez, Angel María Planillo Cardenal izendatu zuen lehen alkateorde eta Francisco Javier Martínez Calvo bigarren alkateorde.

Lehen alkateordea herritik kanpora egonen denez esandako datetan.

Ebatzi dut:

1. Francisco Javier Martínez Calvo bigarren alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2007ko uztailaren 26tik 31ra beteko ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Monteagudon, 2007ko uztailaren 19an._Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0711861