103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERA

Tokiko Gobernu Batzordeko kideak izendatzea, ohiko bilkurak noiz egin adieraztea eta Tokiko Gobernu Batzordea eskuordetzea alkatearen eskumen batzuetarako

Berako Udaleko alkateak, 2007ko uztailaren 20an emandako 151. Ebazpenaren bitartez, ondoko erabakia onetsi zuen:

1. Ondoko zinegotziak Tokiko Gobernu Batzordeko kide izendatzea:

Helena Santesteban Guelbenzu.

Santiago Alzuguren Matxikote.

María Sol M. Taberna Irazoqui.

2. Tokiko Gobernu Batzordearen bilkura arruntak hilabeteko 2. eta 4. ostegunean egitea, 20:00etan.

Aipatu ostegun horietan besta izanez gero edo beste arrazoiengatik Tokiko Gobernu Batzordea biltzea ezinezkoa balitz, partaideekin kon- tsultatu edozein egunetan egitea.

3. 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritakoekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzordea eskuordetzea ondoan aipatzen diren Alkatetzaren eskumenetarako.

3.1. Enplegu publikoari eta udal langileari buruz 21.1. g) artikuluak xedatutakoa.

3.2. Planeamenduari buruz 21.1.j) artikuluak xedatutakoa.

3.3. 21.1.ñ) artikuluak xedatzen duen mota guztietako kontratazio eta kontzesioak. Kontratazioetan, publikotasunik gabeko prozedura negoziatuak ezarritako kopuruetatik goitiko kasuetan.

3.4. 21.1.o) artikuluak xedatutakoari jarraikiz proiektu eta zerbitzuak onestea.

3.5. 21.1.p) artikuluak xedatutako ondasunak eta eskubideak eskuratzea eta besterentzea, 3.000 eurotik goiti.

3.6. Obra baimen handiak ematea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Tokiko Gobernu Batzordeari jakinaraztea.

Bera, 2007ko uztailaren 26an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0712047