103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren ordenantzan. Behin betiko onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2007ko martxoaren 13an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren ordenantzan.

Onesteko erabakia 2007ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. artikuluaren testu berria.

4. artikulua. Zergapeko egintza. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

Hiri hondakin solidoak (papera eta kartoia, beira, tamaina handikoak eta pilak barne) bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, eta ezartzen ahal den bertze edozein sailkako bilketa; orobat, edukiontziak garbitzea sartzen da, ondoko jarduera hauen ondorioz sortutako hiri hondakin eta zabor solidoak bildu eta tratatzeari buruzko Legeari jarraituz:

1. Etxekoak.

2. Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak (3. eta 7. atalak izan ezik).

3. Janari-dendak.

4. Osasun arlokoak anbulatorioetan eta osasun etxeetan.

5. Industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak).

6. Irakaskuntzan aritzen diren establezimendu publiko eta pribatuak, zahar etxeak.

7. Ostatuak, jatetxeak, hotelak, ostatu etxeak, diskotekak, josteta aretoak, elkarte gastronomikoak, kanpinak, igerilekuak eta gisako establezimenduak.

8. Bertze tarifetan sartu gabeko erakunde autonomoak eta bulego publikoak, baita elkarte sozialak ere.

9. Edukirik gabe.

10. Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak.

11. Kasu bereziak: zilegi du mankomunitateak bilketa zerbitzuaz baliatzen diren ondasunen jabeei kobratzea, nahiz aurreko epigrafeetan zuzenean ez sartu. Mankomunitatearen Batzarrak zehatz-mehatz finkatuko ditu kasu horiek, kasu bakoitzari bere tarifa ezarrita.

12. Landa etxeetako ostatatze zerbitzua.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko bertze jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

Mankomunitate honetako udal, kontzeju eta haien erakunde autonomoen higiezinetan artikulu honen 4, 6, 7 eta 8. idatz-zatietako zergapeko egintzetako bat baino gehiago egiten denean, karga handiena duen zergapeko egintza baizik ez da aplikatuko.

11. artikuluaren testu berria

11. artikulua. Sortzapena. 4. artikuluan ezarritako tasak urte osokoak dira nahiz zergaldia sei hilabete naturalekoa izan. Seihileko bakoitzaren lehen egunean sortuko da tasaren %50.

Zerbitzua ematen hasiz gero, zergapeko egintza etxez etxeko bilketari badagokio, 4.1. artikuluan erranarekin bat, tasa sorraraziko da bizigarritasun zedula eskuratzen denean, salbu eta subjektu pasiboa eraikuntza enpresa edo etxebizitzen enpresa sustatzailea bada eta zergapeko egintza sortzen duen etxebizitza haren kapital zirkulatzailekoa bada.

Jabetza eskualdatzen denean, jabeak izanen du tasa ordaintzeko ardura, seihileko natural bakoitzeko lehen egunean izan ere. Lehen eskualdaketak izanez gero, kuota egunetan hainbanatuko da, eskualdatze dataren ariora. Etxebizitzak bizigarritasuna galduz gero ere aplikatuko da irizpide hori.

Hasiko den jarduera etxez etxekoa ez bada, 4. artikuluko 2.etik 12.era bitarteko puntuetan deskribatu direnetarik, tasa jarduera hasten den egun berean ordainaraziko da, eta kuota egunetan hainbanatuko da, jardueran inskribaturik egiten duen denboraren heinean. Jarduera uztiz gero ere, kuota egunetan hainbanatuko da, utzi den seihilekoan jardueran inskribaturik egin duen denboraren heinean.

Zangozan, 2007ko ekainaren 11n._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0711429