103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BILORIA

Mendiko bideen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Biloriako Kontzejuko Osoko Bilkurak, 2007ko otsailaren 23an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Biloriako mendiko bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea udal idazkaritzan dago.

Bilorian, 2007ko uztailaren 18an._Alkatea, Francisco Javier Murguialday Arteaga.

Iragarkiaren kodea: L0711535