103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

97/2007 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak adierazi du "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" prestatu dela.

Lanen funtsa egungo bidegurutzea aldatzea da, azkeneko urteotan gertatutako istripuen tasa handia murrizteko, hildakoak ere izan baitira.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeko 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, bidezko da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea erdiko bide bat eginez hobetzeko proiektua" behin-behinekoz onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea hilabetez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Cascanteko Udaletxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Cascanteko Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Castejongo Udalari lurzatien planoen kopia igorriko zaio.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 1ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"Tutera-Tarazona NA-121-C errepidearen eta Murchanten sartzeko NA-6840 errepidearen arteko bidegurutzea, erdiko bide bat eginez, hobetzeko proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

CASCANTEKO UDAL MUGAPEA

CA-03 PIETRO MARSOL, MANUEL 32 11 317 Ureztaket. alorra

CA-03 PIETRO MARSOL, MANUEL 68 11 317 Elkorra

CA-10 AGUADO GARBAYO, JOSE M.ª 444 10 554 Olibad., ureztalur.

CA-10 AGUADO GARBAYO, JOSE M.ª 56 10 554 Ureztaket. alorra

CA-11 CALZADOS MARTINEZ LUIS, S.L. 118 10 95 Eraiki bidean

Iragarkiaren kodea: F0712562