103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa xehekatua, UC-14 unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa xehekatua UC-14 unitatean, eranskinean agertzen baita.

2. Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita.

Atarrabian, 2007ko uztailaren 18an._Alkatea, Pello Gurbindo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L0711559